2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Galdu, baina itxura ona

Hilabeteraen bukaeran Gironan jokatuko den Europako Txapelketan arituko den Gaeleko taldeak, asteazken  honetan lagunarteko partida jokatu zuen Xotaren aurka, egun Euskal Herrian dagoen talderik onena, eta Europako harrobirik onenetakoa duen taldearen aurka. Amaieran 10-1 galdu zuten, baina emandako itxura oso ona izan zen, baztez ere lehen zatian. 25 minutuko bi zati jokatu ziren, eta aurrenekoan 2-0 joan ziren atsedenera, nahiz eta bi golak amaieran iritsi ziren. Gaelekoek ere izan zituzten aukerak baita markagailuan aurretik jartzeko ere. Egindako presioa latza izan zen, eta Xotaren entrenatzailearen esanetan, normalean ez omen daude haiek ere horrela sufritzen ohituta. Bigarren zatian gauzak aldatu ziren. Gaelekoak ez daude horrelako kantxa handietan jokatzera ohituta, ez eta horrelako erritmo altuan jokatzera ere. Nekeaz gain, aurrera ere egin zuten, eta etxekoek kontraerasora min handia egin zuten. Hemendik bi astera berriro ere Irurtzunen arituko dira Xotaren aurka. Hurtado, Iturrioz, Ugartemendia, Agirretxe eta Zeberio izan zen hasierako bostekoa. Leunda, Zubeldia, Arrospide eta Errasti ere aritu ziren. Iturriozek egin zuen gola.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina