2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Dena prest dago

Datorren astean jokatuko da Lloret de Marren, Katalunian, areto Futboleko Munduko Irekiko Txapelketa eta baita mikrofutsaleko Munduko Kopa ere. Bietan izango da Gaeleko taldea, eta gaur, astelehena, azaroak 9, Leaburuko udaletxean aurkeztu dute. Aimar Ugartemendia, Aimar Murua, Aimar Arruabarrena, Unai Altuna, Iker Murua, Unax Iztueta, EƱaut Balerdi, Urko Aizpurua, Amets Uzkudun eta Amaiur Arrospide izango dira taldea osatuko duten jokalariak, eta Jon Leundak zuzenduko ditu. Iaz emaitza bikainak lortu zituen Gaelek, baina aurten talde berria da, gainerakoak izango diren bezalaxe. Pasa den urtean bezalaxe, eskarmentua hartu eta ahalik eta lanik txukunena egitea izango da helburua, talde bat osatzen dutela inoiz ahaztu gabe.
Areto futbolean, Lloret, Kataluniakoa, eta Jatta, Israelgoa, izango ditu aurkari aurreneko fasean. Hiru multzo dira lehen fasean, eta bakoitzeko onenekin batera, bigarren onena ere sailkatzen da finalerdietara. Lloret izango da aurreneko aurkaria, datorren igandean, 12.00etan. Mikrofutsaleko egutegia, datorren larunbatean jakingo dute. Larunbatean, 11,00etan aterako dira Ikaztegietatik.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina