2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Epaile

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, beste gauza batzuen artean epaile aritzen diren Joxemari Uria eta Jon Leunda aritu ziren Euskadiko areto futbol egokituko Bigarren Mailako Luberriren eta Atzegiren arteko neurketa epaitzen. Oso partida polita izan zen, eta azkenean Luberrik 7-5 irabazi zuen. Lehiaketa honek duen baina bakarra, Euskadiko Liga dela da, eta ez Euskal Herrikoa. Ondorioz, EAEko taldeak bakarrik ari dira, Beste lehiaketa batzuetan Euskal Herriko Liga posible bada, nazioarteko federazioan ofizial den elkarte baten babesean jokatzen bada, ahalegin berezia egin beharko luke hau ere Euskal Herrikoa izan dadin, eta ez EAEkoa bakarrik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina