2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Iritsi da ordua

Iritsi da areto futboleko Munduko Irekiko eta mikrofutsaleko Munduko Kopa jokatzeko garaia. Larunbatean abiatuko da Gaeleko taldea Ikaztegietatitik. 11.00etan dute hitzordua Lloret de Marrera eramango duen autobusa hartzeko. Igandean,12.00etan jokatuko dute Lloret EspaƱol taldearen aurkako lehen partida eta asteartean ordu berean Israelgo Jatt taldearen aurka. Tartean  mikrofutsaleko lehiaketa ere izango dute, baina hori han jakingo dute noiz eta noren kontra arituko diren. Datorren ostiralean itzuliko dira etxera.


Gipuzkoako Heri Txikietako Ligak atseden hartuko du asteburu honetan, baina lehen jardunaldian bertan behera geratu zen partida bat berreskuratuko da, izan ere ostiral honetan Baliarraingo pilotalekuan Baliarrin eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira 19.30ean.

Bestetik, asteburu honetan jarriko da abian Euskadiko areto futbol egokituaren lehiaketa, aurten aurreneko aldiz AMF eran jokatuko da, eta gure ligako epaile batek, Joxemari Uriak epaituko du larunbatean 13.30ean Donostian Joxean Gaska kiroldegian Antigua-Luberrik eta Atzegik jokatuko duten norgehiagoka.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina