2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Finalerdietara

Bikaina izan da Mikrofutsaleko jardunaldia Gael taldeko gazteentzat, Izan ere Munduko Kopako finalerdiatara sartu baitira bi taldeak. B taldeak Lloret A taldearen aurka jokatu du, eta 2-5 irabazi du. 2-0 aurreratu da markagailuan talde euskalduna, eta atsedenerako segundo gutxi batzuk falta zirela heldu da etxekoen lehen gola. Bigarrenaren hasieran  heldu da 1-3koa, baina kataluniarrek sekulako golarekin erantzun dute. Hortik aurrera Gaelekoen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta partida erabaki dute beste bi gol sartuta. I.Murua, Uzkudun eta Iztueta izan da hasierako hirukoa. Gero Arruabarrenak eta Ugartemendiak ere jokatu dute. Iztuetak hiru gol sartu ditu, eta bi Uzkudunek.




Gael A taldeak ere ez du izan aparteko arazorik Lloret A taldea mendean hartzeko. Balerdik penaltiz aurreratu du euskal taldea, eta Unai Altunak lortu du bigarrena. Gero etorri da etxekoen gola, baina Aimar Muruak sekulako golarekin erantzun du markagailua handiztuz, eta EƱaut Balerdik eta Urko Aizpuruak beste gol banarekin markagailua gizendu eta erabaki dute final-laurdenetako kanporaketa. A.Murua, Altuna eta Balerdi izan da hasierako hirukoa. Gero Arrospidek eta Balerdik ere jokatu dute Orain finalerdiak, azken orduko aldaketarik ez bada, ostegun eguerdian izango dira eta baita finala ere, baina zozketa bidez jakingo da zeinek zeinen aurka jokatu beharko duen. Hasiera batean bihar atseden eguna izango dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina