2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Elkarte osoaren garaipena

Gael Elkarteak eutsi egin dio iaz ekuratu zuen mikrofutsaleko Munduko Kopari. Iaz bezalaxe  bi talde atera ditu, eta iaz aurrena eta hirugarren izan baziren, aurten aurrena eta bigarren izan dira. Horrek erakusten du Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan dagoen maila, eta talde guztien eta arduradun guztien lana goraipatzeko unea iritsi da, talde handienen artean borrokatzeko beldurrik ez duela ikusi zen iaz, eta aurten berretsi egin du.





Gael B taldeak irabazi du eta Gael A izan da bigarren, baina biak dira txapeldunak. Biak zuten irabazteko maila, bien artean talde handi bat osatzen dute, eta bereizketarik ezin da egin, biak merezi dute txapeldun izatea, eta guretzat denak dira txapeldunak. Finalerdirik ez da jokatu, izan ere Español Lloretek atzo irabazi zuen areto futboleko txapela, eta gauean iragarri zuen, uko egiten ziola mikrofutsaleko finalerdiari. Ondorioz, beste hiruek denak denen aurka jokatuz ligaska jokatu dute. Aurreneko partida Gaeleko bi taldeek jokatu dute eta Unax Iztuetak lortu duen golak erabaki du. Partida hasi bezain azkar sartu du, gainera.

Bigarren partidan Gael A eta Pegasus talde errusiarra lehiatu dira, eta euskal jokalariek irabazi dute 2-1 Unai Altunak eta Eñaut Balerdik lortutako golei esker. Bi partidetan jokalari guztiak oso urduri agertu dira, dutena eman ezinik. Behin bi partida jokatuta, Gael B taldeak berdinketa nahikoa zuen errusiarren aurka, eta horixe egin dute, 0-0 berdindu baitute. Oso urduri aritu dira, eta sufrimentuarekin izan bada ere, azkenean behar zen puntua lortu dute garaipena eskuratuz. Aurrena eta bigarren, baina ohorea Geelentzat, hamar jokalari, denak primerakoak, eta denek merezi dute lortu duten garaipen handia.

Arratsaldean areto futbola bukatuko dute. 18.45tan hasita 5., 6. eta 7. postuak erabaki beharko dituzten postuak jokatu beharko ditu Gaelek Israelgo Jatt eta Kataluniako Lloreten aurka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina