2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

Hasiera garratza

Aurkariaren handitasunak eta urduritasunak aukerarik gabe utzi du Gael, Munduko Irekiko lehen jardunaldian, Español Lloret taldearen aurka 6-0 galduta. Etxekoek, FC Barcelona taldearekin elkarlanean egin dute taldea lehiaketa hau jokatzeko, eta eman duten maila sekulakoa izan da, eta lehen jardunaldiaren ostean lehiaketa irabazteko faborito nagusia bihurtu da. Gaeleko mutilak, berriz, oso urduri kantxaratu dira. Hala ere, 2-0koarekin bi baloi zutoinera bidali dituzte, eta hor ere aldatu zitekeen norgehiagiokaren joera. Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Altuna eta Iztueta izan da hasierako bostekoa. Arrospide, Uzkudun, Balerdi, Arruabarrena eta Aizpurua ere aritu dira. Epaileak errusiarra eta espainiarra izan dira, eta Arrospidek ikusi du txartel horia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina