2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

Hasiera ederra

Gaur arratsaldean abiatu da Lloret de Marren Mikrofutsaleko Munduko Txapelketa, eta Gael 2 taldeak 6-2 hartu du mendean Stary Gorodov talde errusiarra. Lehiaketa honetan kanporaketa zuzenak dira, eta ondorioz finalerdietan sartu da. Gael Elkarteak finaledietan bi talde izango ditu, izan ere bihar arratsaldean jokatuko den final-laurdenetako beste partidan Gael 1 eta Gael 3 elkarren aurka arituko baitira.
Gaurko neurketan jaun eta jabe izan da Gaeleko taldea. Enaitz Urtxipiak azkar jarri du aurretik talde zuri-marroia, eta norgehiagoka beti kontrolpean izan du, nagusi izan baita hasieratik bukaerara.
Enaitz Urtxipia (2), June Zugasti (2) eta Aritz Esteban (2) izan dira golegileak.
Arrilaga, Urtxipia eta Esteban izan da hasierako hirukoa. Zugasti, Murua eta Luloaga ere aritu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina