2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

Amaiera bikaina

Bukatu da Munduko Txapelketa eta emaitza oso onak izan ditu Gael taldeak, nahiz eta azkeneko egunean nekeak eragin egion dion taldeari.
Azkeneko egunean, areto futbolean Gael 2 taldeak bosgarren postua izan du jokoan France  U14 taldearen aurka, eta 2-3 galdu du. Haritz Estebanen bi golekin aurretik jarri dira gipuzkoarrak, baina gero frantziarrak horri buelta emateko gai izan dira.
Gorostidi, Sotil, Esteban, Urtxipia eta Amundarain izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Garcia, Eskarmendi, Luloaga eta Murua ere aritu dira.

Mikrofutsalean finala jokatu du Gael 1 taldeak, baina 0-2 galdu du Stari Gorodov taldearen aurka. Zuri-marroiak izan dituzte aukerak, baina ez dituzte asmatu, eta ukrainiarrek, berriz, bai. Benavente, Dorronsoro eta U.Olano izan da hasierako hirukoa. Esteban, Urtxipia, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira.


Ondorioz, areto futbolean, Gael 1 taldea hirugarren geratu da, eta Gael 2 taldea, berriz, seigarren. Mikrofutsalean, Gael 1 bigarren izan da, Gael 2 hirugarren, eta Gael 3 zazpigarren. Gainera, Ugaitz Azkaraik, lehiaketako atezainik onenaren saria jaso du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina