2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak izan dira

Areto Futboleko Munduko Txapelketan, gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak ikusi ahal izan ditu Gaelek.


Gael 1 taldea izan da jokatzen lehena eta 8-3 hartu du mendean France U14 taldea. Zuri-marroiek sekulako neurketa egin dute. Zoritxarreko jokaldi baten ondorioz galtzen hasi dira 0-1, baina hortik aurrera neurketa kontrolpean izan dute.

0-1etik 3-1era pasatu dira. Frantziarrek estutu dute 3-2koarekin, baina atseden hartzera 4-2 joan dira. Bigarren zatian Gaelekoak erabat nagusitu dira, ongi merezitako garaipena erdietsiz. Urtzi Olano (6), Iker Olano eta Anartz Dorronsoro izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Benavente, I.Olano eta Gurrutxaga ere aritu dira.


Gaurkoan txanponaren beste aurpegia Gael 2 taldeak izan du, Errusiako Stary Gorodov taldearen aurka 0-6 galdu ondoren. Gaelekoei ez zaie gaurkoan ezer ere atera, eta partida hasi eta berehala hartu dituzten bi golek min handia egin die. Bigarren zatian hobeto ibili dira, eta azkeneko bi golak hondarreko minutuetan iritsi dira. Galeek erabat erasora jo duenean.


Gorostidi, Sotil, Murua, Esteban eta Urtxipia izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Amundarain, Garcia, Eskarmendi eta Luloaga ere aritu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina