2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

Txanponaren bi aurpegiak



Txanponaren bi aurpegiak izan dira Lloret de Marren hasi den Munduko Txapelketan, izan ere areto futboleko lehen jardunaldian Gaeleko talde batek irabazi eta besteak galdu egin baitu.
Gael 2 izan da hasiera eman diona, eta 6-4 hartu du mendean Ganbia. Aritz Estebanek aurretik jarri ditu gipuzkoarrak, baina afrikarrak emaitzari buelta emateko gai izan dira. June Zugastik lortutako bi golek, eta  eta Julen Sotilek lortutako besteak, 4-2 jarri ditu aurretik Gaelekoak, baina Ganbiak berriro ere neurketa berdindu egin du. Azkenean, Aritz Estebanek eta Enaitz Urtxipiak sartutako bi golek neurketa erabakita utzi dute.
Gorostidi, Murua, Urtxipia, Esteban eta Zugasti izan da hasierako bostekoa. Sotil, Ekaitz, Amundarain, Luloaga eta Garcia ere aritu dira.

Gael 1 taldeak, berriz, 8-1 galdu du Junior talde errusiarraren aurka. Junior da, dudarik gabe, Munduko Txapelketa hau irabazteko faborito nagusia, eta atzo argi eta garbi utzi zuen. Gaelek ez zuen lan txarra egin, baia lehen zatian errusiarrek egindako aukerak barrura sartu zituen, eta Gaelek, berriz, ez, 0-6 atseden hartzera joateko. Bigarrenean, gauzak estutu ziren, eta zuri-marroiak izan zituzten aukerak, baina Anartz Dorronsorok bakarrik asmatu du gola egiten.

Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Manzisidor eta Aldalur ere aritu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina