2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA)

KADETEAK:

GAEL 3 HERRIKIDE 7

GAEL: Lopez, Hurtado, Agirretxe, Iturriotz eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Lopetedi, Murua eta Leunda.

HERRIKIDE: Etxeberria, Goikoetxea, Uria, Altzueta eta Joubert-hasierako bostekoa-, Alkorta, Lopez, Alaba, Agirre, Diez eta Aramendi.

EPAILEA: Jon Ocampo. Gael taldeko Lopez egotzi du txartel gorri zuzenarekin.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2) eta Iztueta. Herrikide: Alkorta (3), Altzueta (2), Joubert eta Aramendi.

Amaierako emaitza engainagarria izan da, Gaelek ez baitzuen horrela galtzerik merezi, eta agian irabaztetik ere oso gertu egon da. 3-3koarekin, zuri-marroiak hobeto ari ziren, nagusituz, eta laugarren gola gertu zutela ikusten zen, baina atzeko huts batek laugarena eman dio talde tolosarrari. Ondoren epailearen lanak ere eragina izan du, bere erabaki okerrek, taldea partidatik atera baidute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina