2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Hirugarren

Hirugarren amaitu du Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako bere aurreneko jarduna, gaur Svezda taldearekin 9-4 galdu ostean. Gaelek oso partida ona egin du, eta beti neurketan sartuta egon da, baina 5-3koarekin bi gol jarraian hartu ditu, eta hor joan dira irabazteko aukerak. Hala ere egindako partida eta emandako itxura paregabeak izan dira. Urzti Olanok hiru gol egin ditu, eta bestea Anartz Dorronsorok.
Azkarai, Benavente, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Arrillaga eta Manzisidor ere aritu dira.


Gurkorako areto futbolean Gael 2 izango da lanean, bosgarren posturako lehia jokatuko baitu Frantzia U 14 taldearen aurka 10.00etan.
Eta, 12.00etan berriz, Gael 1 taldeak mikrofutsaleko finala jokatuko du Stary Godorov taldearen aurka. Gael 2 taldeak hirugarren amaitu mikrofutsaleko  jarduna, eta Gael 3 taldeak, berriz, zazpigarren. Gogoan izan behar da Gael dela azkeneko bi urtetako mikrofutsaleko Munduko Txapelduna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina