2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Final erdiak eta finala

Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako finala eta finalerdiak jokatuko ditu mikrofutsalen eta areto futbolean. Mikrofutsalen Gael 1 eta Gael 2 lehiatu dira eta Gael 1 nagusitu da 6-1. Urtzi Olano (2), Anartz Dorronsoro (2), Iker Olano eta Aiur Benavente izan dira golegileak Gael 1 taldean, eta Haritz Esteban Gael 2 taldean.
U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da Gael 1eko hirukoa, eta I.Olano, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira. Arrillaga, Esteban eta Zugasti izan da Gael 2 taldeko hirukoa, eta Luloaga, Urtxipia eta Murua ere aritu dira.

Areto futbolean Gael 1 taldeak 5-2 irabazi dio Lloreti, eta hórrela finalerdietarako txartela eskuratu du. Aurreneko bi minutu betetzerako 4-0 ari ziren zuri-marroiak, eta partida ona egin ez badute ere neurketa kontrolpean izan dute. U.Olano (2), Dorronsoro (2) eta Aldalur izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro, eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Manzisidor, I.Olano, Gurrutxaga eta Benavente ere aritu dira.

Gael 2 taldeak ezin izan du finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu, Zvezda tadelarekin 6-1 galdu ostean,. Gipuzkoarrek ez dute partida txarra egin, baina amaieran ezin izan dute helburua bete. Harri Luloaga izan da golegilea. Gorostidi, Murua, Esteban, Urtxipia eta Garcia izan da hasierako bostekoa. Sotil, Eskarmendi, Amundarain, Zugasti eta Luloaga ere aritu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina