2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

AURREKOA ARETO FUTBOLA.

Infantil-kadete mailan azkenaurreko jardunaldia jokatuko da, eta gauza asko erabakiko dira. Bi partida, eta biak larunbatean 16.00etan jokatuko dira. Lizartzan, bertako taldearen eta Errezilen arteko neurketa izango da. Etxekoek jadanik ez dute txapelaren lehian aritzeko aukerarik, baina bai errezildarrek, baina horretarako hiru puntu behar dituzte. Bidanian, berriz, Bidania-Goioatzek eta Ikaztegietak jokatuko dute. Etxekoek ligaren lehian jarraitzeko hiru puntuak behar ditzute, eta baita kanpotarrek ere lehen postuari eusteko. Alebinen jardunaldia ostiralean hasiko da. 17.45etan Lizartza-Orexak eta Ikaztegieta-Baliarrainek neurtuko dituzte indarrak. Etxeoek huirugarren postua berreskuratu nahiko dute, eta kanpokoek lehen garaipena lortu. Larunbatean, 18.00etan, Leaburuk Ikaztegieta hartuko du.Liderrak sendo jarraitu nahiko du lehen postu horretan. Igandean, berriz, 12.00etan Bidania-Goiatzek, bigarrengoak, Igeldo hartuko dute, dauden leku horri  eutsi, eta aurrekoek huts egiten badute gerturatzeko asmoarekin. Benjaminetan, orain bi aste  jokatu zuten Leaburuk eta Lizartza Orexak. Azken hauek irabazi zuten. Igandean, 11.00etan Bidanian, Bidania-Goiatz eta Igeldo neurtuko dira.
 




AURREKOA, FUTWALLA.

Buruz Buruko Txapelketa erabakita geratu daiteke, baldin eta igandean Leaburu A taldeak bere partida Beizamari irabazten badio. Izan ere orain arteko guztiak irabazi egin ditu, eta emaitza errepikatzen bada txapela beretzat izango da, amaitzeko jardunaldi bat geratuko den arren. Leaburu B eta Ikaztegieta ere igandean neurtuko dira, eta bigarren postua izango dute, oraingoz, bi talde horiek jokoan. Bi partidak ikaztegietako pilotalekuan jokatuko dira igandean, 11.30etatik aurrera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina