2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

Areto futboleko bigarren itzulia hasiko da

Areto futbolean bigarren itzulia hasiko da. Infantil-kadete maila oso polita dago, ligako azken txanpa honetan jokatzen ari diren lau taldeek bai baitute liga irabazteko aukera. Igandean, 11.00etan Errezilen derbia jokatuko dute bertako taldeak eta Bidania-Goiatzek. Sailkapenean berdinduta daude, baina Bidanian etxekoek irabazi zuten, eta oraingoan errezildarrak saiatuko dira ordaina ematen. Ordubete beranduago hasiko da Ikaztegietan bertako taldearen eta Lizartza-Orexaren artekoa. Ikazteitarrak sailkapeneko lehen postuan daude, eta kanpotarrek, berriz, irabazi egin behar dute dituzten aukerei eusteko. Alebinetan ere hemendik aurrera erabakiko da dena. Hasi Abaltzisketan hasiko da Txalburuken eta Ikaztegietaren artean. Azken hauek dira liderrak, baina  abaltzisketarrek irabazi behar dute aurrera begira jarraitzeko. 18.00etan jokatuko da ostiralean. Orduerdi bat beranduago jokatuko da Bidania-Goiatzen eta Ikaztegieta-Baliarrainen artekoa. Bigarren dira bidaniarrak eta etxean ez dute hutsik egin nahiko. Jardunaldia larunbatean itxiko da Leaburun, 18.30ean bertako taldea eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Benjaminetan, zazpigarren jardunaldiari dagokion partida aurreratuko da, eta Leaburu eta Lizartza-Orexa neurtuko dira larunbatean Leaburun, 17.30ean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina