2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Alex Morenok irabazi du Gabonetako futnet torneoa

Alex Morenok irabazi du Gasteizen jokatu den Gabonetako futnet mixtoko torneoa. Bakarka jokatu dena izan da, eta GAEL elkartea barne dagoen Euskal Herriko Elkarteak antolatu du. Morenok jokatu dituen partidu guztietatik bat ez beste guztiak irabazi ditu, eta bestea berdindu. Ruben Fernandez izan da bigarren, eta David Alirangues hirugarren. Txapelketa horretan parte hartu duten batzuk, 2012ko abenduan Txekian jokatu zen Munduko Txapelketan izan ziren Euskal Herriko selekzioa ordezkatuz.  Jokalari hauek, gainera, GAEL Elkarteak antolatzen dituen lehiaketetako finaletan sariak banatzen ere izaten dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina