2014(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala


KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

IGELDO 2 TXALBURUK 7

IGELDO: Amezua, Dorronsoro, L.Agirre, M.Agirre, Ezkurdia, Senperena, Aizpurua, Kalonje, N.Rouet, D.Rouet y Berasategi.

TXALBURUK: Seoane, Iribarri, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Igeldo: Ezkurdia (2). Txalburuk: B.Gorostidi (2), E.Gorostidi (2), Mujika (2) eta Mañoso.

Txalburuk taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Igeldon irabazi ostean. Partida polita izan zen, baina kanpotarrek aginduz amaitu zuten.


LIZARTZA-OREXA 2 BIDANIA-GOIATZ 14

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi, Lasa, Azpiroz eta Malkorra.

BIDANIA-GIATZ: I.Zugasti, Beloki, M.Eskibel, Dorronsoro, A.Eskibel, Iraeta eta E.Zugasti.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga eta Malkorra. Bidania-Goiatz: Iraeta (10), Dorronsoro (2) eta E.Zugasti (2).

Emaitzak dena erakusten du,  Bidania Goiatz gehiago izan baita. Ander Iraeta izan da partidako protagonista, hamar gol sartuta.


ALEBINAK:

IGELDO 4 TXALBURUK 6

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, Etxeberria, S.Lopez, A.Lopez, Oiartzabal, U.Aizpurua eta Gonzalez.

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Areizaga, Artola, Kaminos, Gorostidi, Lopetedi, Murua eta Mañoso.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2) eta Gonzalez (2). Txalburuk: Mañoso (4), Murua eta Artola.

Txalburuk taldeak eraman ditu Igeldon jokoan zeuden hiru puntuak, eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du. Norgehiagoka polita eskaini dute bi taldeek.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 2 LEABURU 3

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Irastortza, Larrañaga eta Iztueta-hasierako bostekoa-, U.Olano, Arruabarrena, I.Olano eta Leunda.

LEABURU: O.Arrospide, A.Arrospide, Zubia, Ugartemendia eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Adurriaga, Arrizabalaga eta M.Garcia.

GOLAK. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta eta U.Olano. Leaburu: Zubia, Ugartemendia eta Adurriaga.

Kirola ez da askotan justua izaten, eta gaur Ikaztegietan ez da izan. Etxeko taldeak dena egin du irabazteko. Aukera pila bat egin ditu, jokoan gehiago izan da, baina kanpokoak irabazi dute. Izan dituzten aukerak barrura sartu dituzte, eta hori da areto futboleko gakoa. Lehen zatian kanpokoak aurreratu dira, baina etxekoak horri buelta emateko gai izan dira, nahiz eta atsedenera joan aurretik, berriro ere kanpokoak jarri diren aurretik. Bigaren zatian Leaburu ia ez da Olaberriaren ate ingura ia gerturatu ere egin, eta Ikaztegieta-Baliarrain behin eta berriz saiatu da  berdinketa lortzen. Lau baloi zutionera joan zaizkie, barrura zihoazen bi edo hiru baloi atepetik ere atera ditu Leaburuk, baina Oihan Arrospide, Leaburuko atezaina, izan da partida erabaki duena. Ikaragarrizko geldialdiak egin ditu, eta azkenean bere lana izan da erabakigarriena.

IKAZTEGIETA 8 BIDANIA-GOIATZ 7

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Arruabarrena-hasierako bostekoa-, Irastortza, Leunda eta Benavente.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Iraeta, I.Otaño, Agirretxe eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Altuna.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (4), Irastortza (2), Arruabarrena eta Parra. Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), Iraeta eta J.Otaño.
 
Partida bikaina eskaini dute sailkapeneko lehenengo biek. Talde bakoitzak zati bat izan du, eta hori ederki baliatu dute. Lehenengoa etxekoena izan da, nahiz eta kanpokoak aurreratu diren markagailuan. Ikaztegietak horri buelta eman, eta 4-1 jarri da, 6-2koarekin atseden hartzera joateko. Bigarren zatia kanpokoena izan da, eta berdinketa lortzetik gertu izan dira. Azken minutuetan Bidania-Goiatzek asko estutu du, baina azkenean denbora falta izan zaio. Emaitza honen ostean, Ikaztegietak lehen postua sendotu egin du, eta orain bigarren jarraituko duen Bidania-Goiatzi bost puntu kentzen dizkio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina