2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU B 1 LEABURU A 2

LEABURU B: Garcia.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 4-10, 10-8 eta 5-8.

Leaburu A taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, eta txapelketa ia bereganatu du, gaur Leaburu B taldeari irabazita.Lehen jokoan ongi nagusitu da Ugartemendia, baina bigarrengoan Garciak berdindu du. Gero Leaburu A taldeko ordezkariak hirugarrengoan ez du barkatu. Leaburu B taldeak bigarren jarraituko du Ikaztegietarekin berdinduta, baina puntuen aldea bere aldekoa da.


BEIZAMA 1 IKAZTEGIETA 2

BEIZAMA: Leunda

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 10-4, 9-10 eta 1-8

Txapelketako partidarik politenetakoa, eta agian luzeena ere ikusi da gaur Ikaztegietan. Lehen jokoan Beizamako ordezkaria gehiago izan da, eta amaieran lehen jokoa eraman du. Bigarren jokoa oso polita eta luzea izan da. Azkenean bietako edozeinek eraman zezaken, baina Uriak lortu du berdinketa. Kitararakoan Ikaztegietakoak sakearekin asmatu egin du, eta kirol honetan lehen jokaldiarekin asmatzen baldin bada, sekulako triskantza egin daiteke, eta horixe gertatu da.





ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETE:

ERREZIL 8 BIDANIA-GOIATZ 5

ERREZIL: Uzkudun, Otaegi, Urdalleta, Irulegi eta Aiertza-hasierako bostekoa- eta Labaka.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Losa, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa- eta Zugasti.

GOLAK: Errezil: Aiertza (5), Urdalleta, Otaegi eta Labaka. Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño (2).

Errezilek eta Bidania-Goiatzek oso norgehiagoka polita eskaini dute. Kanpokoak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek horri buelta emateko gai izan dira bigarren zatian. Erritmo oso handiarekin jokatutako neurketa ikusgarria izan da, eta partida ikustera joan diren zaleek primeran pasatu dute.


IKAZTEGIETA 12 LIZARTZA-OREXA 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, M.Lakuntza, Sagastibeltza eta Mozo-hasierako bostekoa-, X.Luzuriaga eta J.Luzuriaga.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Arozena, Olaskoaga, Malkorra eta Iturrioz-hasierako bostekoa-, Sorozabal, Colmenares eta Zeberio.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (5), J.Luzuriaga (4) eta Sagastibeltza (3). Lizartza-Orexa: Zeberio (2), Malkorra eta Colmenares.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, gaur irabazi ostean. Etxekoek merezitako garaipena erdietsi dute, baina agian aldea handiegia izan da. Kanpokoek gol gehiago sartzeko aukerak ere izan dituzte, baina Lakuntza bikain aritu da, Lizartzakoen aukerak ezabatuz.


BENJAMINAK:

LEABURU 4 LIZARTZA-OREXA 7

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Balerdi, Azpiroz, Arrillaga, Malkorra, Lasa, Iturralde eta Errasti.

GOLAK: Leaburu: Orbegozo (2), Iraeta eta Zubia. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3), Malkorra (3) eta Beitia.

Lizartza-Orexak irabazi zuen aurreratutako partida hau, eta sailkapeneko hirugarren postuari eusteaz gain, talde mistoen artean lehenengo izaten jarraituko du.


ALEBINAK:

LEABURU 4 LIZARTZA-OREXA 4

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Garcia, Arrizabalaga eta U. Ugartemendia.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Zeberio, Balerdi, Arrillaga eta Sorozabal-hasierako bostekoa-, Beitia, Goikoetxea, Goikoetxehandia, Errasti, Juan, Lasa, Iturrioz eta Agirre.

GOLAK: Leaburu: Zubia (2), A.Arrospide eta Garcia. Lizartza-Orexa: Zeberio (2), Sorozabal eta Arrillaga.

Leaburuk eta Lizartza-Orexak berdindu egin zuten, eta azken hauek oraindik lehiaketa irabazteko izan zitzazketen aukera guztiak galdu zituzten. Norgehiagoka parekatua izan zen, eta amaieran bakoitzak merezitako puntua jaso zuen.


BIDANIA-GOIATZ 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Iraeta eta Altuna-hasierako bostekoa-, Agirretxe eta Aldalur.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, Irastortza eta I.Olano-hasierako bostekoa-, U.Olano, Castaño eta Leunda.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), J.Otaño (2), I.Otaño eta Altuna. Ikaztegieta: Irastortza (3) eta U.Olano.

Bidania-Goiatzek bigarren postuan jarraituko du, gaur beste hiru puntu eskuratu ostean. Txapelketako talderik onenetakoak eta lehiaketako talderik gazteenak oso neurketa polita eskaini dute, baina etxekoena izan da agintea, merezitako hiru puntuak eskuratuz.



TXALBURUK 7 IKAZTEGIETA 10

TXALBURUK: Yugueros, Kaminos, Lopetedi, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Areizaga, Artola, Altuna eta Gorostidi.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, Arruabarrena eta Benavente.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso (3), Murua, Lopetedi, Kaminos eta Uriak bere atean. Ikaztegieta: Irastortza (4), Parra (3), Arruabarrena (2) eta Uria.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du gaur Abaltzisketan irabazi ostean. Oso nergehiagoka polita eskaini dute bi taldeek, baina kanpotarrek euren boterea erakutsi dute amaieran hiru puntuak eskuratzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina