2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Lehen postua izango da jokoan

Alebinen bederatzigarren jardunaldian lehen postua izango da jokoan ostiralean Ikaztegietan 19.00etatik aurrera. Bertako taldea eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira. Oraingoz Ikaztegieta da liderra, Bidania-Goiatzi bi puntu kenduta. Joanekoa berdinean amaitu zuten, eta oraingoan ikusiko da zer gertatzen den. Larunbatean, 17.30etatik aurrera Ikaztegieta-Baliarrainek lehen garaipena lortu nahi du, eta horretarako Leaburu menderatzen saiatuko da. Joanekoan azken hauek irabazi zuten 5-3 partida estu baten ostean. Norgehiagoka Ikaztegietan jokatuko da.  Azkenik, igandean, 12.00etan Igeldok Txalburuk hartuko du. 17-3 amaitu zen joanekoa. Benjaminetan bigarren itzulia hasiko da bihar 17.00etan Lizartzan, bertako taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Joanekoan azken hauek doi-doi irabazi zuten. Igandean, 11.00etan Igeldok, Txalburuk hartuko du. Joanekoan azken hauek irabazi zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina