2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Bigarren jardunaldia

Herri Txikietako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan, eta lehen aldiz gazte mailakoena izango da, bihar bertan abiatuko baita, eta gure liga lehen aldiz iritsiko da Amezketara, han jokatuko baituta bihar ostirala, 20.30ean Txalburuk eta Bidania-Goiatzerk. Liga bi talde hauek bakarrik jokatuko dute, eta hiru itzulitara izango da. Alebinetan, bi partida jokatuko dira ostiralean. 19.00etan Ikaztegietan, bertako taldea eta Txalburuk neurtuko dira, eta ordu bat beranduago, Leaburun, Leaburu eta Ikaztegieta-Baliarrain neurtuko dira. Igandean, 12.00etan, Igeldo eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Igeldon. Benjaminetan ere ostiralean bi partida jokatuko dira. 17.30ean, Altzo eta Txalburuk lehiatuko dira Altzon, eta ordu eta erdi beranduago Leaburu eta Baliarrain-Ikaztregieta Leaburun. Igandean, 11.00etan Igeldo eta Bidania-Goiatz izango dira aurrez aurre Igeldon.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina