2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

ALTZO 0 TXALBURUK 7

ALTZO: Elduaien, Agirre, Aranburu, Isasi, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

TXALBURUK: Gorostidi, Agirrezabala, Altuna, Areizaga, Kaminos, Artola, Etxeberria, Garmendia eta Irastortza.

GOLAK: Txalburuk: Irastortza (4), Agirrezabala, Kaminos eta Artola.

Txalburuk taldeak zati bakoitzeko lehen minutuetan erabaki zuen norgehiagoka, Orduan sartu baitzituen golik gehienak. Altzok izan zituen 0-3koarekin izan zituen partidan sartzeko aukerak, baina ez zituen baliatu, eta Txalburuk ez zuen barkatu.

LEABURU 8 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1

LEABURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Uribe, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, D.Olaberria, Irastortza, E.Olano, Darius, Zunzunegi, Soroa, Iztueta, A.Olaberria eta Artola.

GOLAK: Leaburu: M.Iraeta (4), Garcia (2), Uribe eta U.Iraeta. Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta.

Partida bigarren zatian erabaki zen. Aurrenekoa parekatua izan zen, eta 2-1ekoarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarrenaren hasieran azkar egin zituzten etxekoek bi gol, eta hortik aurrera  nagusi izan ziren.


IGELDO 5 BIDANIA-GOOIATZ3

IGELDO: Etxeberria, Manzano, Amezua, Dorronsoro, Aisa, Senperena, Aizpurua, Rouget, Elosegi, Galarraga eta Agirre.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskiubel, Altuna, Dorronsoro eta Artzamendi.

GOLAK: Igeldo: Senperena (4) eta Aizpurua. Bidania-Goiatz: M.Eskibel, Altuna eta Dorronsoro.

Igeldo sailkapeneko buruan jarrai da bakar-bakarrik, Bidania-Goiatz mendean hartuta. Bi taldeek partida polita eskeini zuten.

ALEBINAK:

LEABURU 4 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 7

LEABURU: E.Arrospide, I.Garcia, M.Garcia, A.Arrospide eta Zubia-hasierako bostekoa-, Bensi, Iraeta eta Uribe.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Zunzunegi, Balerdi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, Toledo eta I.Olano.

GOLAK: Leaburu: A.Arrospide (2), E.arrospide eta Bensi. Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (3), Balerdi (2) eta Iztueta (2).

Partida polita ikusi zen Leaburun, eta mugimendu handikoa. Lehen zatian baloiaren jabetza kanpokoena izan zen, baina gauzak estu joan ziren. 1-2koarekin amaitu baitziren lehen hogei minutuak. Bigarrengoaren hastapenean  kanpotarrak nagusi izan ziren. 1-6koa markagailuan jarriz. Etxekoek bigarrena egin zuten, eta gora jo zuten, beste bi gol lortuz, eta berriro ere partidan sartuz. Azkeneko unean lortu zuen Ikaztegieta-Baliarrainek zazpigarrena.

IKAZTEGIETA 6 TXALBURUK 3

IKAZTEGIETA: Artola, Asier Moralejo, Arruabarrena, Larrañaga eta A.Benavente-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Uria, Irastortza eta U.Benavente.

TXALBURUK: Yugueros, A.Altuna, E.Altuna, Murua eta Mujika-hasierako bostekoa-, Areizaga, A.Artola, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Mañoso eta Seoane.

GOLAK: Ikaztegieta: A.Benavente (3), Irastortza, Larrañaga eta Arruabarrena. Txalburuk: E.Altuna, Mujika eta Murua.

Ikaztegietak mendean hartu zuen Txalburuk, partida polit baten ostean. Etxekoak hobeto aritu ziren, eta azkenean hiru puntuak etxean geratu ziren.


IGELDO 5 BIDANIA-GOIATZ 4

IGELDO: Aizpurua, Mujika, Amezua, Etxeberria, Ekurdia eta Rouget-hasierako bostekoa., Camarero, Lopez, Gomez, Gonzalez eta Oiartzabal.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, A.Iraeta, Azkarai eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Aldalur eta A.Iraeta.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2), Gonzalez (2) eta Lopez. Bidania-Goiatz: Zugasti eta A.Iraeta (2).

Igeldok irabazi egin zion Bidania-Goiatzi emozioz beteriko norgehiagoka eder baten ostean.


GAZTEAK:

TXALBURUK 3 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: U.Otamendi, Yugueros, A.Otamendi, Mateos eta Amondarain-hasierako bostekoa-, Sagastume eta X.Yugueros.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, A.Agirretxe, Aburuza, Urdapilleta eta Elola.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (2) eta Sagastume. Bidania-Goiatz: A.Agirretxe (2).

Gazte mailako liga ere jarri da abian, eta lehen urte honetan talde asko ez badira ere, maila bikaineko partida ikusi zen Amezketan. Herri horretan ere lehen aldiz jokatu da gure ligako neurketa bat. Emozioa ere handia izan zen, partida berdintsua izan baitzen. Azkeneko unean lortu zuten etxekoek berdinketa apurtu zuen gola.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina