2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

ILAUNPE 2 IKAZTEGIETA 0

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

PARTZIALAK: 20-10 eta 20-18.

Ilaunpe sailkapenaren buruan bakarrik geratuko da. Lehen jokoan nagusi izan ziren Beizamako eta Bidaniko ordezkariak osatutako bikotea. Hasieran zazpi kintzeko aldea lortu zuten, eta hortik aurrera neurketa kontrolpean eraman zuten. Bigarrengoan gauzak asko aldatu ziren. Ikazteitarrak 0-4 aurretik jarri ziren, eta hamargarren tantorarte aurretik joan ziren. Hortik aurrera ere gehienetan markagailuan nagusi izan ziren, baita 17-18 ere, baina Ilaunpek hiru kintze jarraian egin, eta partida erabaki zuen.


OREXA B 0 OREXA A 2

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

OREXA A: Aranalde eta Errasti.

PARTZIALAK: 12-20 eta 16-20

Orexarren arteko derbia beteranoenek irabazi zuten. Lehen jokoan gauzak errazago joan ziren, baina bigarrengoan berrienek aurkariak estutu zituzten.


ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 3 IGELDO 4

IKAZTEGIETA: Irastortza, Arruabarrena, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Aitor Moralejo, Artola eta U.Benavente.

IGELDO: Gonzalez, Mujika, Etxeberria, Rouget eta Lopez-hasierako bostekoa-, Gomez, Aizpurua eta Oiartzabal.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza, A.Benavente eta Uria. Igeldo: Mujika (2), Etxeberria eta Rouget.

Ikaztegietak eta Igeldok oso neurketa polita eskeini zuten, emozio handikoa. Partida amaitzeko minutu bat besterik falta ez zela sartu zuten kanpotarrek euren garaipeneko gola.




LEABURU 11 BIDANIA-GOIATZ 8

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, A.Arrospide, I.Garcia eta Zubia-hasierako bostekoa-, Uribe, Iraeta, Orbegozo eta Bensi.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Aldalur eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Ruiz eta Azkarai.

GOLAK: Leaburu: A.Arrospide (5), E.Arrospide (4), Bensi eta Zubia. Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (4), Aldalur (3) eta Belamendia.

Leaburuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Bidania-Goiatzen aurka, eta hauek oraindik partidarik irabazi gabe jarraitzen dute. Bi taldeek gol festa handia eskeini zuten.

TXALBURUK 1 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 8

TXALBURUK: Yugueros, Artola, Mujika, B.Gorostidi eta E.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Altuna, Areizaga, Kaminos, Mañoso eta Seoane.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Iztueta eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Balerdi, I.Olano eta Leunda.

GOLAK: Txalburuk: Mujika. Ikaztegieta-Baliarrain: I.Olano (2), Balerdi, Iztueta, U.Olano, Toledo, Zunzunegi eta Mujika, bere atean.

Ikaztegieta-Baliarrainek sailkapeneko buruan jarraituko du bakar-bakarrik, jokatutako partida guztiak irabazita. Etxekoak ongi hasi dira, partida hasi eta lehen jokaldian gola egin baitute, markagailuan aurretik jarraiz. Atsedenera, ordea, 1-6koarekin joan dira, eta ordurako partida erabakita zegoen.




BENJAMINAK:

LEABURU 2 BIDANIA-GOIATZ 4

LEABURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Uribe, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Otaño, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro eta Aramendi.

GOLAK: Leaburu: Garcia eta M.Iraeta. Bidania-Goiatz: Altuna (3) eta Dorronsoro.

Neurketa estua izan zuten Leaburuk eta Bidania-Goiatzek, baina azkenean kanpotarrek eraman zituzten hiru puntuak.


TXALBURUK 7 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA  2

TXALBURUK: Gorostidi, Agirrezabala, Altuna, Areizaga, Artola, Kaminos, Etxeberria, J.Garmendia, U.Garmendia, Irastortza eta Lasa.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Irastortza, E.Olano, A.Olaberria, Zunzunegi, D.Olaberria, Soroa eta Iztueta.

GOLAK. Txalburuk: Irastortza (3), U.Garmendia (2), Kaminos eta Artola. Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta eta Zunzunegi.

Txalburuk lehen zatian erabaki du norgehiagoka, 6-0koarekin joan baitira atseden hartzera. Bigarrenean zazpigarrena egin dute, eta orduan etorri dira kanpokoek unerik onenak. Bi golak ia jarraian egin dituzte, baina ez dute gehiagorako tarterik izan.


ALTZO 2 IGELDO 9

ALTZO: Elduaien, Agirre, Aranburu, Isasi, Elola, Iturriotz, Lizarribar, H.Murua, Ugartemendia, Gorostiaga eta I.Murua.

IGELDO: Aizpurua, Dorronsoro, Aisa, Elosegi, Rouget, Galarraga, Agirre eta Senperena.

GOLAK: Altzo: H.Murua eta Gorostiaga. Igeldo: Dorronsoro (4), Galarraga (2), Senperena (2) eta Rouget.

Igeldok sailkapeneko lehen postuan jarraituko du partida guztiak irabazita. Lehen zatia orekatua izan da, ia amaierara arte bana egon baitira, baina atsedenera joan aurretik kanpotarrek bi gol egin dituzte, eta laugarrena bigarrenaren hasieran. Hala ere Altzokoek bigarrena egin dute partidan sartuz, baina hortik aurrera kanpokoak nagusitu dira.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina