2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Emozioa gehitzen doa

Benjaminen eta alebinen hirugarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, eta bigarrena izango da infantil-kadetetan. Azken maila honetan, bihar, ostirala, jokatuko dira bi partidak. A multzoan  20.00etan hasiko da Txalburuk eta Lizartza-Orexak jokatuko duten norgehiagoka. Lehenengoak aurreneko jardunaldian erraz irabazi zioten Errezili, eta bigarrengoentzat lehen partida izango da. Bestea, hiru ordu laurden beranduago hasiko da Ikaztegietan, bertako taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Azken hauek azkeneko jardunaldian aise hartu zuten mendean Gael, eta Ikaztegietarentzat lehen partida izango da. Alebinetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida, 19.45etan, Ikaztegietako pilotalekuan. Bertan Ikaztegieta-Baliarrain, orain arteko bi partidak irabazi dituen taldea, eta aurka, berriz, Bidania-Goiatz izango du, orain arte bi partidak galdu dituen taldea. Larunbatean, 18.30ean Leaburu eta Ikaztegieta izango dira aurrez aurre Leaburun. Etxeko taldeak orain arteko bi partidak galdu egin ditu, eta Ikaztegietak bat irabazi eta bestea galdu. Jardunaldia, igandean, 12.00etan Igeldon bukatuko da, bertako taldearen eta Txalburuken arteko neurketarekin. Etxekoek orain arteko bi partidak irabazi egin dituzte, eta kanpotarrek, bat irabazi eta bestea galdu. Benjaminetan, ostiralean jokatuko da, 19.00etan, aurreneko partida Ikaztegietan. Baliarrain-Ikaztegieta eta Bidania-Goiatz arituko dira. Biak partida bat irabazi eta bestea galduta datoz. beste bi partidak igandean jokatuko dira. 11.00etan Igeldo eta Txalburuk neurtuko dira. Igeldoarrak dira orain arte bi partidak irabazi dituen talde bakarra. Abaltzisketakoak bat irabazi eta bestea galdu dituzte. Ordubete beranduago jokatuko dute Leaburuk eta Altzok. Etxekoek partida bat irabazi eta bestea galdu dute, eta kanpotarrek bi partidak galdu dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina