2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Ongi etorri ederra

Ustegabe ederra jaso zuten larunbat arratsaldean Gaeleko taldekideek. Arratsaldeko bostak inguruan iritsi ziren Ikaztegietara, eta han zituzten hainbat lagun, pankarta eta guzti, ongi etorria emateko asmoarekin. Lan bikaina egin dute Lloret de Marreko Mundialean, eta etxera iritsitakoan amaitu zen aste bikaina, ongi etorri ederra izan baitzen. Honekin amaitu da aurtengoz nazioarteko lehen ibilbidea, eta garbi ikusi da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga oso indartsua dela, eta edozeinen aurka ongi lehiatzeko moduan dagoela horko taldea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina