2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Hastera doa

Munduko Txapelketa amaitu ostean, hastera doa aurtengo denboraldia. Areto futbola hasiko da asteburu honetan, eta benjamin, alebin eta infantil-kadete mailetan hasiko da, gainera, Datorren astean hasiko da futwalla eta baita gazte mailako liga ere. Benjaminetan Altzo izango da berrikuntza, eta ostiralean hasiko du denboraldia, 17.45etan jokatuko baitu Ikaztegietan, Baliarrain-Ikaztegietaren aurka. 19.00etan, berriz, Abaltzisketan Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira, eta larunbatean, 16.30ean Igeldo eta Leaburu. Alebinen denboraldia Ikaztegietan abiatuko da ostiralean, 18.30ean bertako bi taldeen arteko derbia jokatuko baita. Ikaztegieta-Baliarrain arituko da etxean eta Ikaztegieta kanpoan. 20.00etan Abaltzisketan Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira, eta larunbatean Igeldon, 17.30ean, Igeldo eta Leaburu. Azkenik, infantil-kadete mailan, herri txiki ezberdinetako jokalariez osatutako Gael taldea izango da berrikuntza eta ostiral honetan estreinatuko da, 19.30ean Ikaztegietan, Bidania-Goiatz hartuko baitu. Igandean, Errezilen, 12.00etan bertako taldea eta Txalburuk lehiatuko dira

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina