2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 2 BIDANIA-GOIATZ 11

GAEL: Arrospide, Rivera, Goikoetxea, Ugartemendia eta Leunda-hasierako bostekoa-, Jauregi eta Lopetegi.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Zinkunegi, I.Agirretxe, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa- Altuna.

GOLAK: Gael: Jauregi (2). Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (6), I.Agirretxe (4) eta Zinzkunegi.

Neurketa lehen zatian geratu zen erabakita, kanpokoak 0-8 joan baitziren atseden hartzera. Gael herri txiki ezberdinetakoekin osatutako taldea da, eta oraindik denak lehen urtekoak izateak, eta elkarrekin sekulan jokatu gabekoak izatea ere nabaritu zuten, batez ere lehen zatian. Bigarrengoan gauzak askoz ere orekatuagoak izan ziren. Agirretxe anaiek diferentzi handiak markatu zituzten.


ERREZIL 0 TXALBURUK 8

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, J.Labaka, M.Labaka eta Rueda-hasierako bostekoa-, O.Irulegi eta U.Labaka.

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Seoane, Mujika eta Maioz-hasierako bostekoa-, Murua.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (3), Mujika (2), Maioz (2) eta Aizpuruk bere atean.

Txalburuk taldeak eragozpenik gabe irabazi du Errezilen. Hasieratik bukearara izan du partida kontrolpean. Errezilek taldean alebin ugari zituen, eta hori ere nabaritu da.



ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 10 IKAZTEGIETA 2

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, U.Olano eta Iztueta-hasierako bostekoa- I.Olano, Zunzunegi eta Leunda.

IKAZTEGIETA: Irastortza, Arruabarrena, Aitor Moralejo, Larrañaga eta U.Benavenete-hasierako bostekoa- Castaño, A.Benavente, Artola, Asier Moralejo eta Uria.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (5), U.Olano (2), Balerdi, I.Olano eta Zunzunegi. Ikaztegieta: Larrañaga (2).

Derbia etxeko bezala aritu zen Ikaztegieta-Baliarrainek irabazi zuen. Lehen zatia  nahiko orekatua izan zen, baina hala ere 4-0 joan ziren atseden hartzera. Gakoa bigarren zatiaren hasieran izan zen, etxeko taldeak oso denbora gutxian lau gol egin zituen, eta horrekin neurketa ere erebakita utzi zuen.





TXALBURUK 9 BIDANIA-GOIATZ 6

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Kaminos, E.Gorostidi, Mañoso eta Mujika-hasierako bostekoa-, Altuna, Artola, B.Gorostidi, Areizaga, E.Altuna eta Seoane.

BIDANIA-GOIATZ: Akarai, Zugasti, A.Iraeta, Amundarain, Aldalur eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia eta Ruiz.

GOLAK: Txalburuk: Murua (3), E.Gorostidi (2), Mujika, Artola, E.Altuna eta Seoane. Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (5) eta Aldalur.

Txalburuk lortu zituen hiru puntuak Bidania-Goiatzen aurka, partida polit baten ostean. Bi taldeek  lehen urteko jokalari ugari kantxaratu zituzten, eta maila polita eman zuten.


IGELDO 9 LEABURU 0

IGELDO: Camarero, Gomez, Rouget, Lopez eta Amezua-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Gonzalez, Aizpurua, Etxeberria, Mujika eta Oiartzabal.

LEABURU: Arrospide, I.Garcia, M.Garcia, A.Arrospide eta Zubia-hasierako bostekoa-, Uribe, Orbegozo eta Iraeta.

GOLAK: Igeldo: Lopez (2), Ezkurdia (2), Gonzalez (2), Etxeberria (2) eta Rouget.

Igeldok aise irabazi zion Leaburu eraberrituari. Tartean benjamin batzuk ere baziren, eta hori ere nabaritu zen.



BENJAMINAK:

TXALBURUK 1 BIDANIA-GOIATZ 3

TXALBURUK: X.Gorostidi, Artola, Kaninos, Lasa,U. Garmendia, Areizaga, A.Altuna, Agirrezabala, J.Garmendia, Etxeberria eta Irastortza.

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Aramendi, Dorronsoso eta Amundarain.

GOLAK: Txalburuk: Irastortza. Bidania-Goiatz: Dorronsoro (3).

Bidania-Goiatzek lortu zuen lehen jardunaldiko garaipena. Partida bera orekatua izan zen, baina azkenean kanpotarrek hiru puntuak eraman zituzten.

IGELDO 2 LEABURU 1

IGELDO: Dorronsoro, Agirre, Senperena, Aizpurua, Amezua, Aisa, Elosegi, Galarraga, Rouget eta Manzano.

LEABURU: Garcia, Ugartemendia, M.Iraeta, Kalle, U.Iraeta, Arrospide eta Orbegozo.

GOLAK: Igeldo: Senperena eta Aizpurua. Leaburu: Uribe,

Igeldok eta Leaburuk oso partida polita eta estua eskaini zuten ligako lehen jardunaldian, baina azkenean puntuak etxean geratu ziren.



BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 5 ALTZO 1

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Artola, A.Olaberria, Irastortza, Iztueta, Darius, D.Olaberria, Soroa eta Zunzunegi.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (4) eta A.Olaberria. Altzo: H.Murua.

Baliarrain-Ikaztegietak mendean hartu zuen txapelketa honetan aurreneko aldiz parte hartu duen Altzo, baina emaitza engainagarria izan daiteke, izan ere neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirenean berdinduta baitzeuden. Orduan etorri zen etxekoen bigarren gola, eta Altzok behera egin zuen, eta Baliarrain-Ikaztegietak beste hiru gol ere egin zituen. Aurretik, eta banakoarekin, etxekoek penalti bat ere huts egin zuten.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina