2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

OREXA A 0 ILAUNPE 2

OREXA A: Aranalde eta Errasti.

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

PARTZIALAK: 15-20 eta 12-20.

Beizamako eta Bidaniako ordezkariez osatutako Ilaunpe taldeak lehen hiru puntuak eskuratu ditu Orexan. Lehen seta estua izan da. Kanpokoak tanto pare bateko aldea lortu dute eta amaierara arte horri eutsi diete, azken tantoetan aldea gehituz. Bigarren jokoan, etxekoak 3-0 aurreratu dira, eta lehen zatian oreka izan da nagusi, berdinketa batekin baino gehiagorekin. Gero 11-12 ere egon dira, baina kanpokoek 1-8ko partziala sartu dute, jokoa eta partida erabakiz.

INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 9 LIZARTZA-OREXA 5

TXALBURUK: Otamendi, Murua, L.Senperena, Yugueros eta Mujika-hasierako bostekoa-, Maioz, Seoane eta Otamendi.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Bea, A. Zeberio, Olano eta Iturrioz-hasierako bostekoa- M.sorozabal, A.Sorozabal, Zubeldia, G.Zeberio eta Errasti.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (4), Maioz (3) eta Mujika (2). Lizartza-Orexa: Olano (3), G.Zeberio eta A.Sorozabal.

Txalburuk sailkapenean bakar-bakarrik jarraituko du Lizarta-Orexari irabazita. Etxekoek merezitako hiru puntuak lortu zituzten.


IKAZTEGIETA 8 BIDANIA-GOIATZ 6

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Mozo, M.Uria eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Parra eta A.Uria.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, I.Agirretxe, J.Agirretxe eta Otaño.-hasierako bostekoa-, Iraeta.

GOLAK: Ikaztegieta: M.Lakuntza (3), Sagastibeltza (3) eta Parra (2). Bidania-Goiatz: I.Agirretxe (4) eta J.Agirretxe (2).

Ikaztegietak eta Bidania-Goiatzek oso norgehiagoka ona eskeini zuten, bietako edozeinek irabazteko modukoa. Markagailuan ere batzuetan bat aurretik, eta besteetan bestea aurretik ibili ziren, eta berdinketak ere ugari izan ziren. Kanpotarrak 5-6 aurretik jarri ziren, baina etxekoek horri buelta eman eta irabazteko gai izan ziren.


ALEBINAK:

IGELDO 1 TXALBURUK 4

IGELDO: Etxeberria, Mujika, Amezua, Rouget eta Lopez-hasierako bostekoa-, Camarero, Gomez, Aizpurua, Gonzalez eta Oiartzabal.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Kaminos, E.Gorostidi eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Altuna, Agirre,  Artola, B.Gorostidi, Areizaga, E.Altuna eta Seoane.

GOLAK: Igeldo: Amezua. Txalburuk: E.Gorostidi (2), Artola eta Seoane.

Igeldok denboraldiko lehen partida galdu zuen. Abaltzisketakoek oso norgehiagoka ona egin zuten, eta ongi merezitako hiru puntuak eskuratu zituzten.



LEABURU 8 IKAZTEGIETA 10

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospìde, A.Arrospide, I.Garcia eta Zubia-hasierako bostekoa-, Bensi, Uribe, Orbegozo eta Iraeta.

IKAZTEGIETA: Lizarraga, Heriz, Arruabarrena, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo eta Asier Moralejo.

GOLAK: Leaburu: A.Arrospide (5), E.Arrospide (2) eta Bensi. Ikaztegieta: Heriz (4), Arruabarrena (3), Larrañaga (2) eta Uria.

Leaburuk eta Ikaztegietak emozioz beteriko neurketa eskeini dute, bietako edozeinek irabazteko modukoa. Kanpotarrak 0-2 eta 1-3 aurreratu dira, baina gero etxekoak horri buelta eman eta 4-3 joan dira atseden hartzera. Bigarren zatiaren erdirarte etxekoak nagusi izan dira, eta bi goleko abantaila ere izan dute, 7-5, baina kanpokoek erreakzionatu, eta horri buelta eman die, 7-8 aurreratzeko. Etxekoek berriro ere berdindu egin dute, baina Ikaztegietak azken unean beste bi gol lortu ditu, partida erabakiz.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 8 BIDANIA-GOIATZ 3

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, U.Olano, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Eizmendi, I.Olaberria eta Leunda.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aratz Iraeta, Ander Iraeta, Zugasti eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Azkarai, Belamendia eta Ruiz.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (4), Eizmendi (3) eta Zunzunegi. Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (2) eta Ruiz.

Ikaztegieta-Baliarrainek orain arte jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu, eta Bidania-Goiatzek, denak galdu. Hala ere, markagailuak erakusten duen alderik ez zen egon kantxan, kanpotarrek itxura oso ona eskeini baitzuten. 0-2 aurreratu ziren, eta atsedenera horrela joango zirela zirudienean, etxekoek ia minutu batean partida berdindu zuten. Bigarren zatian ere bidaniarrak aurretik jarri ziren, baina etxekoek bi minututan lau gol sartu zituzten, eta horrekin partidari buelta emateaz gain, neurketa erabakita ere utzi zuten.



BENJAMINAK:

IGELDO 4 TXALBURUK 1

IGELDO: Dorronsoro, Manzano, Amezua, Aizpurua, Aisa, Etxeberria, Rouget, Elosegi, Galarraga, Agirre eta Senperena.

TXALBURUK: Gorostidi, Agirrezabala, Altuna, Areizaga, Artola, Kaminos, Etxeberria, J.Garmendia, U.Garmendia, Irastortza eta Lasa.

GOLAK: Igeldo: Aizpurua (2), Senperena eta Manzano. Txalburuk: Garmendia.

Igeldok hiru puntu eskuratu zituen Txalburuken aurka partida polit baten ostean. Igeldoarrak sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik jarraitzen dute jokatutako partida guztiak irabazita.


LEABURU 8 ALTZO 1

LEABURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Uribe, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

ALTZO: Isasti, Agirre, Aranburu, Elola, Iturrioz, Lizarribar, A.Murua, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Leaburu: Garcia (2), M.Iraeta (2), Uribe (2), U.Iraeta eta Arrospide. Altzo: Gorostiaga.

Leaburuk irabazi egin zion Altzori. Etxekoek gehiago izan ziren, baina Altzok itxura nahiko polita eskeini du.


BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1 BIDANIA-GOIATZ 9

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Irastortza, Zunzunegi, Iztueta, Darius, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel, Altuna, Aldalur, Amundarain, Aramendi, Artola, Beloki, Dorronsoro, A.Eskibel eta Iraeta.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta. Bidania-Goiatz: Altuna (3), Dorronsoro (3), Amundarain (2) eta Artola.

Bidania-Goiatzek hasi bezain laister sartutako golak min handia egin zuen, eta atsedenera joaterako dena erabakita utzi zuen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina