2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Berriro ere eguraldiari begira

Pasa den astean bezalaxe, berriro ere eguraldiari begira hasiko da jardunaldia. Alebinetan eta benjaminetan azkeneko jardunaldia jokatuko da, nahiz eta pasa den asteko partida batzuk berreskuratu beharko diren. Alebinetan, liga erabakita dago,  Ikaztegieta-Baliarrainek irabazi baitu. Ligari amaiera Igeldon emango dio, igandean, 11.45ean. Aurretik, ostiralean, 20.00etan Txalburuk, bigarren sailkatuak, hortxe amaituko baitu, Leaburun jokatuko du. Larunbatean, 17.00etan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta neurtuko dira. Benjaminetan ere liga erabakita dago, Igeldok irabazita baitauka. Igandean, 11.00etan Baliarrain-Ikaztegieta hartuko du. Ostiralean, 19.00etan Leaburu eta Txalburuk lehiatuko dira, eta larunbatean, 16.00etan Bidania-Goiatz eta Altzo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina