2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Itzulera

Astebeko atsedenearen ostean, nahiz eta ez zen erabatekoa izan, berriro ere lehiaketa dator, eta ostiralean bertan hasiko da, eta igandean amaitu. Gazte mailan, Danenak etxean hartuko du larunbatean, 12.30ean Bidania-Goiatz. Zizurkil Goiko pilotalekuan izango da, eta aurreneko aldiz jokatuko da pilotaleku horretan gure ligako partida bat. Leku berean, Danenak atzeratuta duen partida ere berreskuratuko du jarraian, 13.00etan Txalburuk hartuko baitu. Infantil-kadetetan denetik izango dugu. Alde batetik bigarren postua erabakitzeko kitarakoa jokatuko da Itsasondoko pilotalekuan ostiralean, 19.30ean, eta han neurtuko dira Ikaztegieta eta Lizartza-Orexa. Irabazten duenak Liga jokatuko du, eta galtzen duenak Kopa. Bigarren fasea ere ostiralean hasiko da, bestela apirilaren amaierako azken ekitaldira ez baitago iristerik. Ligan, 20.00etan, ostiralean, Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Abaltzisketan, eta igandean, Leaburun neurtuko dira Gael eta Errezil, baina hauek Kopari dagokion neurketa jokatuko dute. Alebinetan berez jardunaldirik ez zegoen, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia baitago Betelun, baina elurrak atzeratutako bi partida berreskuratuko dira. Ostiralean 20.00etan Leaburun bertako taldea eta Txalburuk neurtuko dira, eta igandean, 12.00etan Igeldon, bertako taldea eta Ikaztegieta izango dira aurrez aurre. Benjaminetan ere jardunaldirik ez zegoen, baina jokatzeko falta diren bi partidak berreskuratuko dira. Ostiralean, 19.00etan Leaburu eta Txalburuk neurtuko dira Leaburun, eta igandean, 11.00etan, Igeldo eta Altzo, Igeldon.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina