2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

KRONIKAK:

FUTWALLA:

BINAKA:

ILAUNPE 2 OREXA B 0

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

PARTZIALAK: 20-16 eta 20-18

Partida hasterako postuak finkatuta zeuden, eta Ilaunpek bazekien ez zuela ligarik lortuko, ez eta Orexa B taldeak azken postua utzi ere. Hala ere oso partida berdindua eta polita eskaini zuten. Lehen jokoan bi taldeak parean joan ziren azkeneko kintzeak bitarte, eta hor erabaki zuen Ilaunpek. Bigarrena ere parekatua izan zen, nahiz eta Orexakoek eraman zuten partidaren pisua, eta azken txanpara kitarakoa behartzeko moduan sartu ziren, 15-18 aurretik baitziren, baina Ilaunpek erreskadan bost tanto egin zituen, eta garaipena lortu zuen.



IKAZTEGIETA 2 OREXA A 0

IKAZTEGIETA:Uria eta Irastortza.

OREXA A: Aranalde eta Garmendia.

Ikaztegietak ez zuen hutsik egin, eta liga irabazi zuen Orexa menderatuta, eta bigarren urtez jarraian lortu du gainera.  Azken jardunaldira Ilaunperi puntu bateko aldea zuela sartu zen, eta berea egin zuen. Partidako bi jokoak beretsuak izan ziren. Lehen zatia orekatua izan zen, markagailuan alderik gabe, baina bigarrengoan Ikaztegietak erabaki egin zuen.



ARETO FUTBOLA:

ALEBINAK:

IGELDO 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 6

IGELDO: Etxeberria, Gomez, Rouget, Lopez eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, Amezua, Aizpurua, Ezkurdia, Oizartzabal eta Camarero.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Iztueta eta I.Olano-hasierako bostekoa-, U.Olano, Leunda eta Gurrutxaga.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria, Amezua eta Ezkurdia. Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (5) eta Iztueta.

Ikaztegieta-Baliarrainek bukatu du liga, bidean berdinketa bakarra utzita, gainerakoak irabazi egin baititu. Igeldon lana egin da irabazi du. Berdeak bikain sartu dira partidara irabazten hasi baitira, baina binakoarekin joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian ere 3-2 aurretik jari dira, baina kanpotarrek 0-4ko partziala sartu eta erabaki egin dute.


BIDANIA-GOIATZ 6 IKAZTEGIETA 7

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Belamendia, Aldalur eta Azkarai.

IKAZTEGIETA: Irastortza, Artola, Arruabarrena, LarraƱaga eta A. Benavente-hasierako bostekoa-, U.Benavente eta Uria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (6). Ikaztegieta: LarraƱaga (4), Irastortza, A.Benavente eta Arruabarrena.

Gorabehera askoko neurketa izan zen, markagailuan mugimendu handia izan baitzen. Ikaztegieta aurreratu zen, baina ondoren etxekoen erreakzio bikaina etorri zen, eta 3-1ekoa jarri zuten markagailuan, nahiz eta kanpotarren erreakzioa atsedena baino lehen etorri zen, eta 3-4koarekin joan ziren aldageletara. Ondoren, 3-6 eta 4-7 jarri ziren, baina azkeneko unean Bidania-Goiatzek estutu eta berdintzetik gol batera geratu zen.


BENJAMINAK:

IGELDO 5 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 5

IGELDO: Manzano, Rouget, Elosegi, Etxeberria, Amezua, Agirre, Galarraga, Senperena, Aizpurua eta Dorronsoro.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Artola, Zunzunegi, A.Olaberria, Iztueta, Gurrutxaga, Soroa, D.Olaberria eta E.Olano.

GOLAK: Igeldo: Dorronsoro (3) eta Aizpurua (2). Baliarrain-Ikaztegieta: Gurrutxaga (4) eta Iztueta.

Partida polita eta lehiatua eskeini dute Igeldon. Etxekoak aurreratu dira markagailuan, baina Baliarrain-Ikaztegietak buelta eman eta 1-2 joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian Igeldo nagusi jarri da, 4-2, baina kanpokoek berdindu egin dute. Berdeek berriro ere aurre hartu dute, baina Baliarrain-Ikaztegietak amaiera gertu zenean berriro ere oreka eraman du markagailura.



BIDANIA-GOIATZ 5 ALTZO 2

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro, Azkarai eta Arregi.

ALTZO: Elduaien, Lizarribar, Gorostiaga, Elola, A.Murua, Aranburu eta I.Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2) eta Dorronsoro (3). Altzo: Gorostiaga eta A.Murua.

Bidania-Goiatzek irabazi zion Altzori partida polit bat jokatu ostean. Altzok lan ona egin zuen, eta lana eman zion Bidania-Goiatzi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina