2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

Partidak berreskuratzen

Bi astetan eguraldia izan da protagonista eta tartean partida batzuk ere geratu dira bertan behera, eta orain berreskuratzea besterik ez da geratzen. Horietako bi asteazken honetan jokatuko dira. Gazte mailakoan, bosgarren jardunaldiari zegokiona jokatuko da Bidaniako pilotalekluan, 19.00etan, Bidania-Goiatzen eta Danenaren artean, eta hortxe estreinatuko da Zizurkilgo taldea. Ordubete lehenago jokatuko da Errezilen, infantil-kadete mailako neurketa, Errezilen eta Lizartza-Orexaren artean. Jadanik sailkapena erabakita dago, izan ere Lizartzakoek kitarakoa jokatu beharko dute Ikaztegietarekin Ligan edo Kopan jokatuko duten jakiteko, eta Errezilek Kopa jokatu beharko du. Honekin amaituko da maila honetan lehen fasea. Alebinetan, bederatzigarren jardunaldiari zegokion partida jokatuko da Bidanian,ostiralean 19.00etan, Bidania-Goiatzen eta Leabururen artean. Ordubete lehenago, benjaminetan ere Bidania-Goiatz eta Leaburu lehiatuko dira Bidanian.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina