2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Futwallen Binakakoa erabakiko da

Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da Binakakoan, eta txapela erabakiko da. Berez, Ikaztegietak eta Ilaunpek etxean jokatu beharko lukete, baina biek Orexako taldeen aurka jokatu behar dutenez, biak han jokatzea erabaki dute, txapela ere bi talde horien artean egongo baita. Ikaztegietak, Orexa A taldearen aurka jokatuko du. Irabazten badu, beretzat izango da liga, bestela, ondoren Ilaunpek zer egiten duenaren zain geratu beharko du. Orexa B taldearen aurka jokatuko du Ilaunpek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina