2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

KRONIKAK.

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 ILAUNPE

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

PARTZIALAK: 20-11 eta 20-6.

Ikaztegieta lehen aldiz jarri da sailkapenean lehenengo, eta azkeneko jardunaldian erabakiko da liga. Lehen itzuliko ordaina eman zion Ikaztegietak Ilaunperi. Orduan ikazteitarrak aritu ziren pattal, huts asko eginez, eta Ilaunpekoak ongi, hutsik egin gabe. Partida honetan alderantziz izan zen, Ikaztegietak oso partida ona egin baitzuen, huts bakar bat ere egin gabe, eta Ilaunpe, aldiz, oso gaizki aritu zen, negargarri, hutsak bat bestearen atzetik eginez.


OREXA A 1 OREXA B 2

OREXA A: Garmendia eta Aranalde.

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

PARTZIALAK: 20-13, 19-20 eta 14-15

Orexa B taldeak lehen garaipena lortu du, eta Orexako beste taldearen aurka, gainera. Orexa A taldeak ezin izan du Errasti berreskuratu, oraindik min hartuta baitago, eta iaz aritu zen Garmendiak ordezkatu zuen. Lehen jokoan A taldea nagusi izan zen, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuen. Bigarrena oso lehiatua izan zen,  eta B taldeak puntu batez, kitarakoa behartu zuen. Hirugarrena ere estua izan zen, baina berriro ere, eta puntu batez, B taldeak irabazi zuen.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Sagastibeltza eta Mozo-hasierako bostekoa-, Parra.

GAEL: Hurtado, Ugartemendia, J.Goikoetxea, Leunda eta Rivera-hasierako bostekoa-, Iztueta eta Arruabarrena.

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (6), Parra (4) eta Mozo (3). Gael: Ugartemendia, Iztueta eta Leunda.

Emaitza engainagarria izan zuen neurketa honek, ez baitzen horrenbesteko alderik egon. Gaeli talde erdia falta zitzaion, eta jokatu ahal izateko bi alebin sartu zituen. Hala ere, lehen zatia oso orekatua izan zen, eta 3-2koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian Gael ongi hasi zen, aukerak eginez eta aginduz, baina bosgarren minututik hamargarrengora bitarte Ikaztegietak zazpi gol egin zituen, eta hortxe amaitu zen partida.


ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 7 TXALBURUK 1

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Iztueta eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Balerdi, Gurrutxaga, I.Olano eta Leunda ere aritu ziren.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Gorostidi, Mujika eta Artola-hasierako bostekoa-, Areizaga, Altuna, Seoane eta Kaminos.

GOLAK: Iztueta (3), Zunzunegi (3) eta Altuna (ba). Txalburuk: Mujika.

Liga amaitzeko jardunaldi bat faltako zaio Ikaztegieta-Baliarraini, baina garaipen honekin jadanik liga irabazi du, geratzen diren partidetan besteei begiratu beharrik gabe. Emaitzak bestelakorik ematen badu ere, joko orekatua izan zen, baina gakoa atearen aurrean egon zen, hor etxekoak askoz ere finago aritu baitziren, eta hor erabaki zen neurketa.


BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA  1 TXALBURUK 7

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, A.Olano, Irastortza, Zunzunegi, Darius, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

TXALBURUK: Kaminos, Artola, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta J.Garmendia.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: E.Olano. Txalburuk: Agirrezabala (3), Artola (2), Irastortza eta Murua.

Txalburuk ongi irabazi zuen Ikaztegietan, hasieratik bukaerara nagusitu baitzen, eta bigarren postu horren lehian jarraituko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina