2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Atzerapenak

Areto futbolean, eguraldi txarra dela-eta, ostiraleko partidak bakarrik jokatu dira, gainerakoak bertan behera uztea erabaki baitzen. Orain data berria bilatu behar da, apirileko azkeneko larunbatean amaiera eman ahal izateko, eta honela geratuko dira.

Benjaminak: Datorren asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da, beraz, dagokiona jokatuko da. Asteburu honetan jokatu beharrekoa ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan jokatu beharko da, baina data horretan larunbata edo igandea izan beharra dauka, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia delako, eta arduradunik gehienak han egon beharko dutelako.

Alebinak:  Datorren asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da, beraz, dagokiona jokatuko da. Asteburu honetan jokatu beharrekoa ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan jokatu beharko da, baina data horretan larunbata edo igandea izan beharra dauka, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia delako, eta arduradunik gehienak han egon beharko dutelako, eta gainera maila honetakoak jokatu behar dute.

Infantil-kadeteak: Datorren asteburuan jokatu beharko dute Errezilek eta Lizartza-Orexak, eta ondorioz bi bigarrenen arteko partida ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan. Ikusiko da Gaintzan jokatzea mantentzen den, edo beste leku batera eramaten den, baina beti bietako inorena ez den kantxa batean jokatuko da. Bigarren fasea otsailaren 21-22ko asteburuan hasiko da, iragarrita zegoen bezala, eta Ikaztegietak eta Lizartza-Orexak jai izango dute lehen jardunaldian. Ondorioz, Txalburuk eta Bidania-Goiatzek jokatu beharko dute ligako partida, eta Gaelek eta Errezilek Kopakoa.

Gazteak. Hurrengo asteburuan dagokion jardunaldiko partida jokatuko da. Asteburtu honetan atzeratu dena, aste egun baten jokatu beharko dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina