2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

Aitor Sevillano, hirugarren

Aitor Sevillano Gaelekin izan zen pasa den Munduko Irekian, eta areto futbolean, mikrofutsalean eta futbolean ona izateaz gain, futneten ere bikaina dela erakutsi du,  Gasteizko buruz buruko torneoan hirugarren izan baita, baina ez bere adinekoetan, seniorren torneoan baizik. Beraz, bera baino dezentez zaharragoen aurka aritu behar izan du, baina hala ere podiunean sartu da gure Aitor. Alex Morenok irabazi du, eta bigarren, berriz, Ruber Fernandez sailkatu da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina