2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

Eguraldiari begira

Eguraldiari begira, horrela pasa beharko da asteburua, elurra beheraino iragarrita baitago, baina partida guztiak jokatzeko itxaropenerakein. Horri gripearen eragina gehitu behar zaio, talde askotan izango baitira bajak, baina hasiera bataean dena behar bezala aterako delakoan abiatuko da jardunaldia. Berrikuntzarekin, gainera, gazte mailan Zizurkilgo Danena iritsi baita, eta orain hirurekin egingo dute aurrera. Bidania-Goiatzek eta Txalburuk lau jardunaldi jokatu dituzte, eta orain Danenak talde bakoitzaekin bi partida etxean eta bi kanpoan jokatu beharko ditu. Aurrenekoa larunbatean jokatuko du, 11.00etan Bidanian, Bidania-Goiatzen aurka. Infantil-kadetetan postuak erabakita daude,  baina lehen fasea amaitu egin behar da, eta bi partida izango dira. Ostiralean, 20.00etan Ikaztegietan derbia jokatuko dute Gaelek eta Ikaztegietak. Igandean, 11.00etan, Erezilen, bertako taldea eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Alebinetan, ostiralean 19.00etan jokatuko da asteuruko partidarik garrantzitsuena Ikaztegietan. Ikaztegieta-Baliarrain eta Txalburuk izango dira aurrez aurre. Larunbatean, 19.00etan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira Bidanian, eta igandean, 11.30ean, Igeldo eta Ikaztegieta, Igeldon. Benjaminetan, jadanik lehen postua eta txapela segurtatuta dauzka Igeldok, baina bigarren posturako oraindik borroka izango da. Ostiralean, 18.15ean, Ikaztegietan, Baliarrain-Ikaztegieta eta Txaleburuk neurtuko dira. Larunbatean, 18.00etan, Bidanin, Bidania-Goiatz eta Leaburu, eta azkenik igandean, 12.15tan Igeldon, bertako taldea eta Altzo.

Futwallean ere jardunaldia izango da, eta jadanik partida bat jokatu dute. Orexa B taldeak 2-1 irabazi zion Orexa A taldeari, eta beste partida larunbatean 11.30ean jokatuko da Ikaztegietan, han neurtuko baitira Ikaztegieta eta Ilaunpe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina