2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

GAELEKO ZUZENDARITZAREN OHARRA:

Gaeleko zuzendaritzak, gaur, asteazkena, urtarrillaren 21ean, egin duen bileran, honako erabaki hauek hartu ditu.

1- Benjaminetan eta alebinetran Kopan parte hartu behar dutenek, izena emateko epea otsailaren 1a arte izango dute. Orain arte jokatzen ari direnak kontuan hartzen dira, eta eurek kontrakorik esaten ez badute, lehiatzen izango dira. Benjaminetan eta alebinetan bina maila egingo dira hasiera batean, eta ligako sailkapenaren arabera erabakiko da zein mailetan aritu. Berriren bat etortzen bada, lagunartekoak jokatu, eta horren arabera erabakiko da non kokatu.

2- Benjaminetako, alebinetako kopako finalak, infantil-kadeteko txapeldunen ligako eta Txapeldunen Kopako finalak, eta gazte mailako azkeneko neurketa Betelun jokatuko dira, apirilaren 25ean, eta han amaituko da denboraldia.

3- Infantil-kadetetan egutegi aldaketa egingo da. Orain arte partidak bi astetik behin jokatzen ziren, baina hemendik aurrera astero izango dira, bestela ez baigara azkeneko egunera iritsiko. Horrela otsailaren 8rako iragarrita zegoena, otsailaren 1era pasako da, eta otsailaren 8an jokatuko da bi multzoetan bigarren geratzen direnen arteko partida. Irabazten duenak multzo bakoitzeko onenekin jokatuko du Liga, eta galtzen duenak multzo bakoitzeko azkenekoekin Kopa.

4- Infantil-kadetetan bigarren geratzen diren bi taldeek inorena ez den kantxa batean jokatuko beharko dute neurketa, eta GAELeko zuzendaritzak talderik ez duten kantxetan jokatzeko erabakiarekin aurrera jarraitzen du, eta partida hori otsailaren 7an, larunbata, Gipuzkoako Gaintzan jokatzea erabaki du, 16.30ean hasita. Ez da ahaztu behar, Gaintzak ere izan zuela denboraldi batez taldea gure ligan.

5- Gazte mailan aurten jokatzen ari den lehiaketa ez da Herri Txikietakoa bakarrik, baita Gipuzkoakoa ere. Hori kontuan hartuta, Zizurkilgo Danena taldeak parte hartzeko eskaria egin du, eta onartu egin da, bi talde besterik ez baitziren jokatzen ari, Bidania-Goiatz eta Txalburuk. Orain arte  hiru partida jokatu dituzte, eta laugarrena ostiral honetan jokatuko dute Bidanian. Lautik hiru Amezketan jokatu dira, baina kontuan hartuta hori Bidaniko pilotalekua obretan egon delako izan dela, bere horretan uztea erabaki da, eta datorren astetik aurrera talde bakoitzak launa partida jokatu beharko ditu Danenaren aurka, bina etxean, eta beste bina Zizurkilen.

6-Asteburu bakoitzeko partidak bi delegatuen artean erabaki behar dira, bi taldeei ongien dagokienean, eta asteazken eguerdirako dena antolatuta egon behar da.

7- Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia otsailaren 21ean jokatuko da Betelun, eta hirugarrena eta azkena apirilaren 18an Araman izango da.  Sari guztiak, otsailaren 25ean Betelun banatuko dira.

8-Aurtengo ekaineko azkeneko asteburuan Katalunian jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzea 2001ekoei eta 2003koei egokitzen zaie, eta talde bana eramateko asmoa onartu da. Horretarako talde bakoitzeko ordezkariei, eurek adin hori duten umeekin eta euren gurasoekin hitz egiteko eskaria egiten zaie.

9-Datorren urtean, 2016an, aurtengoa ongi joaten bada, Munduko Txapelketa berriro ere ekainaren bukaeran izango da Katalunian, eta orduan 2004koei eta 2002koei egokituko zaie hara joatea, beraz, hor ere talde bana eramatea erabaki da. Hori kontuan hartuta, 2002koekin irailean lanean hastea erabaki da, horrela ume horiek bi lehiaketetan hartuko lukukete parte. Alde batetik, euren taldeekin, AMF-ko, Gipuzkoako Herri txikietako Liga jokatuko lukete, eta aldi berean, baita ere FIFA-ko, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen areto futboleko infantilen liga ere. 204koekin hori ezingo da egin, eskola kirola egin behar dutelako, eta Herri Txikietako Liga bakarrik jokatu ahal izango dute.

10- Futwalleko Buruz Burukorako otsailaren 1a arte eman ahal izango da izena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina