2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Eguraldi txarrari aurre egiteko prest

Eguraldi txarra dago iragarrita, baina Gipuzkaoko Herri Txikietako Ligak aurrera jarraituko du, eta maila ezberdinetan gauza asko gera daitezke erabakita. Gazte Mailan, Bidanian jokatuko da ostiral honetan 21.00etan. Bidania-Goiatz eta Txalburuk neurtuko dira. Bi taldeek orain arte sekulako oreka erakutsi dute. Infantil-kadetetan bi partida izango dira eta hemen ere etorkizuna dezente argitu daiteke. Ostiralean, 20.00etan, Orexan, Lizartza-Orexa eta Txalburuk izango dira aurrez aurre, eta larunbatean 16.00 etan Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta izango dira euren neurketa jokatzeko asmotan. Alebinen mailan, ostiralean abiatuko da jardunaldia Bidanian, 20.00etan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta-Baliarrain neurtuko baitira. Larunbatean, 18.00etan Ikaztegieta eta Leaburu izango dira aurrez aurre Ikaztegietan, eta ordubete beranduago Txalburuken eta Igeldoren txanda izango da Abaltzisketan. Benjaminetako jardunaldia Altzon abiatuko da ostiralean, 18.45etan, eta ordu-laurden bat geroago Bidania-Goiatz eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira Bidanian. Larunbatean itxiko da jardunaldia Abaltzisketan, Txalburuken eta Igeldoren partidarekin, 18.00etan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina