2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Itzulera

Gabonetako oporraldiaren ostera, badator berriro ere liga. Infantil-kadetetan bi partida ziren izatekoak, baina oraingoz bakarra dago seguru, eta hori igandean Bidaniko pilotalekuan jokatuko da 12.00etan herriko taldearen eta Gaelen artean. Infantil-kadetetan, derbiarekin abiatuko da, ostiralean Ikaztegietako bi taldeak elkarren aurka arituko baitira bertako pilotalekuan, 19.15tan hasita. 45 minutu geroago, aldiz, Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira. Igandean, 11.30ean Leaburu eta Txalburuk lehiatuko dira Leaburun. Benjaminetan, jardunaldia Altzon abiatuko da ostiralean, herriko taldearen eta Baliarrain-Ikaztegietaren artean, 17.15 etan. 19.00 etan Bidania-Goiatz eta Txalburuk izango dira aurrez aurre  Bidanian, eta igandean gauza bera egingo dute, 10.30ean Leaburuk eta Igeldok, Leaburun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina