2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 12 GAEL 5

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa-, I.Agirretxe.

GAEL: Lopetegi, Ugartemendia, O. Goikoetxea, Jauregi eta Rivera-hasierako bostekoa-, Leunda, Arrospide eta J.Goikoetxea.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (6), I.Agirretxe (3), Zinkunegi (2) eta Otaño. Gael: Jauregi (2), Ugartemendia (2) eta Rivera.

Lehen itzuliko partidaren itxura izan du honek ere, nahiz eta oraingoan Gael hobeto hasi den, markagailuan ere aurreratu egin baita. Hala ere, Bidanikoek ederki baliatu dituzte Gaelen minutu txarrak partida erabakitzeko, batez ere baloi geldietan min handia eginez.


ALEBINAK:

LEABURU 10 IGELDO 2

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, A.Arrospide, Zubia eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Iraeta eta Bensi.

IGELDO: Aizpurua, Agirre, Oiartzabal, Gomez eta Mujika-hasierako bostekoa- Camarero, Amezua eta Ezkurdia.

GOLAK: A.Arrospide (4), Iraeta (3), Camarero bere atean (2) eta Gomez bere atean. Igeldo: Mujika eta Amezua.

Emaitzak erakusten du Leaburun gertaturikoa. Lehen itzulian igeldoarrak irabazi zuten 9-0 eta atzo ordaina eman zion Leaburuk. Orduan leaburuarrak ziren bajekin, eta atzo igeldoarrak, eta auzia berdinduta geratu da. Hasieratik izan zen nagusi etxeko taldea.


BIDANIA-GOIATZ 3 TXALBURUK 7

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aratz.Iraeta, Aldalur, Belamendia eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Zugasti, Azkarai eta Ruiz.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Kaminos, Mujika eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Altuna, Artola, E.Gorostidi, Areizaga, Altuna, Seoane eta B.Gorostidi.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Aldalur. Txalburuk: E.Gorostidi (3), Seoane (2), Mujika eta Artola.

Txalburuk nagusi izan zen Bidanian, eta  sailkapeneko bigarren postura igo da. Emaitzak erakusten duen moduan, Abaltzisketakoak gehiago izan ziren.

IKAZTEGIETA 5 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 5

IKAZTEGIETA: Artola, Arruabarrena, Irastortza, Larrañaga eta A. Benavente-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Asier Moralejo, Castaño, U.Benavente eta Uria.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, Zunzunegi eta I.Olano-hasierako bostekoa-, Iztueta, Leunda eta U.Olano.

GOLAK: Ikaztegieta: A.Benavente (3) eta Irastortza (2). Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (2), I.Olano, U.Olano eta Iztueta.



Ikaztegietarren arteko derbia berdinean amaitu zen, nahiz eta oraingoan etxeko aritu zirenak irabazteko adina meritu ere egin zituzten, liderra bere mailatik urruti ibili baitzen. Beti galtzen egon zen. baita bi golen abantailarekin ere, eta partida amaitzeko minutu bat falta zela, Ikaztegieta 5-4 jarri zen. Bazirudien hiru puntuak eurentzat izango zirela, baina azkeneko segundoetan iritsi zen berdinketa.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 2 TXALBURUK 2

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro eta Aramendi.

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Unax, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Garmendia eta Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel eta Dorronsoro. Txalburuk: Irastortza (2).

Partida polita eskeini zuten Bidaniko pilotalekuan, bere irekieran, aurten lehen aldiz jokatu baitira partidak asteburu honetan. Kanpotarrak 0-2 aurreratu ziren, baina gero etxekoek berdindu egin zuten.

LEABURU 4 IGELDO 5

LEABURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

IGELDO: Aizpurua, Manzano, Amezua, Dorronsoro, Aisa, Senperena, Elosegi, Galarraga, Rouget eta Etxeberria.

GOLAK: LEABURU: M.Iraeta (3) eta U.Iraeta. Igeldo: Senperena (3), Dorronsoro eta Calle bere atean.

Neurketa oso polita izan zen hau, eta emozioz beterikoa, nahiz eta azkenean puntuak kanpora joan ziren. Igeldok sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.

ALTZO 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 6

ALTZO: Elduaien, Aranburu, Isasti, Iturriotz, Armendariz, I.Murua, H.Murua, Lizarribar, Ugartemendia, Elola eta Gorostiaga.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Soroa, Iztueta, Artola, Irastortza, E.Olano, Olaberria, Darius eta Zunzunegi.

GOLAK: Altzo: H.Murua eta Gorostiaga. Baliarrain-Ikaztegieta:Iztueta (3) eta Zunzunegi (3).

Baliarrain-Ikaztegietak bere bigarren partida irabazi zuen, eta Altzo da irabazi ez duen talde bakarra. Lehen zatia orekatua izan zen, eta 1-2 ere egon ziren, baina hirugarren golarekin partida erabat apurtu zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina