2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata

Iritsi ote da futbolean sartzeko unea ere?

Iritsi ote da Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Fubol GAEL Elkartea futbolean sartzeko tenorea?. Garbi dago lehen helburua areto futbola dela, eta horretan jarraitu behar duela, baina gaur egun futbolean infantiletan talde bat egiteko ez legoke inongo arazorik, eta agian ausnarketa bat ere egin beharko da gerora begira. Gaur derbia izan da Alegin, Intxurreren eta Danenaren artean. Elorriko zelaian aritu diren  gehiengoa gure ligan ere ari diren jokalariak ziren. Guzti hauei, Danenako beste taldean, Tolosan, Lagun Onaken, Ikasberrin, Añorgan, edo Beti Kozkorren ari direnak gehitu beharko lirateke, eta seguraski maila oso oneko taldea izango litzateke. Gaur, esaterako, bai Intxurren eta baita Danenan aritu diren lau atezainak gure ligakoak ziren. Otamendi, Lakuntza, Murua, Maioz, Tolosa, Mozo, Lopetedi, Parra eta Mañoso izan dira Intxurren aritu diren Galeko jokalariak, eta Lopetegi, Lopez, Zubia, Iturriotz, Auritz Otaño, Leunda, Arrizabalaga, Ibai Otaño eta Errasti, berriz, Danenan. Emaitzari begiratuta, Intxurrek 6-0 irabazi du, baina zelaian ikusitakoa baino alde handiagoa egon da emaitzan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina