2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

Unerik gozoenean

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga bere unerik gozoenean sartzera doa. Gazte mailan laugarren jardunaldia jokatzekoa zen, ostiral honetan 21.00etatik aurrera Bidania-Goiatz eta Txalburuk Bidanian neurtzekoak baitziren, baina gripea iritsi da, eta Abaltzisketako talde erdia gaisorik dagoenez, partida astebez atzeratuko da. Momentuz, gainerako mailetan ez dago arazorik, baina honelakoetan azkeneko unerarte ezin da jakin. Infantil-kadete mailan, pasa den astean atzeratu zen partida jokatuko da larunbatean, 18.00etan Txalburuken eta Errezilen artean. Abaltzisketan jokatuko den partida hau etxeko taldeak irabaziko balu, multzoko lehen postua segurtatzeko beste puntu bat nahikoa izango luke, eta horrekin bigarren fasean liga irabazteko lehiatzeko moduan izango da. Alebinetan, ostiralean abiatuko da jardunaldia, 18.30ean Abaltzisketan, Txalburuk eta Ikaztegieta neurtuko dira, eta 20.00etan, berriz, Baliarrainen jokatuko du oraingoan Ikaztegieta-Baliarrain liderrak, eta Leaburu hartuko du. Larunbatean, 18.00etan, Bidanian neurtuko dira Bidania-Goiatz eta Igeldo. Benjaminetako jardunaldia, 17.45tan hasiko da ostiralean Abaltzisketan, Txalburuk eta Altzo izango baitira han aurrez aurre. 19.00etan, Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu arituko dira, eta larunbatean, berriz, 17.00etan, Bidania-Goiatzen eta lider doan Igeldoren artekoa jokatuko da Bidanian. Liga bere unerik onenean sartzen ari baldin bada, Kopa ere prestatzen ari gara, eta horri begira, alebinetan lagunarteko partida bat jokatuko da larunbatean Orexan, 16.00etan, Gael eta Betelu arituko baitira bertan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina