2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 OREXA B 0

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

OREXA B: Luloaga eta Urtxipia.

PARTZIALAK: 20-17  eta 20-12.

Ikaztegietak bigarren postuan jarraituko du, baina joanekoan baino askoz ere gehiago sufritu behar izan zuen Orexa B taldearen aurka. Lehen jokoa parekoa izan zen, baina etxekoek huts gutxiago egin zituzten, eta horrek garaipena eman zien. Bigarrena ere bide beretik joan zen, eta hau ere seguruen egon zen taldeak bereganatu zuen.



ILAUNPE 2 OREXA A 1

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

OREXA A: Aranalde eta Errasti (Urtxipia)

PARTZIALAK: 13-20, 20-7 eta 15-10.

Ilaunpek lehen postuan jarraituko du, baina asko sufritutako garaipena lortu zuen, tartean puntu bat utziz. Lehen jokoa negargarria  egin zuen liderrak, erabat jokoz kanpo, eta orexarrek, berriz, txukun jokatu zuten ia hutsik egin gabe, eta ongi merezitako jokoa eraman zuten. Bigarrengoan gauzak aldatzen hasi ziren, eta Ilaunpe bere jokorik onenean ez bazen ere, gerturatzen hasi zen, baina 5-1 irabazten ari zirela Orexako Errastik min hartu zuen, eta hortxe utzi behar izan zuen partida. Bere ordez sartu zen Urtxipia, eta jokoa, berriz, ez zen gehiegi aldatu, oraingoan etxekoak nagusi izan baitziren. Kitarakoan ere garaipena liderrak eraman zuen, baina berriro ere huts asko eginez, eta joko mailarik onena eman gabe.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 15 ERREZIL 3

TXALBURUK: Otamendi, Yuberos, Senperena, Mujika eta Maioz-hasierako bostekoa- Murua.

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, Otaegi, Rueda eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, M.Labaka, O.Irulegi eta J.Labaka.

GOLAK: Txalburuk: Yuberos (6), Maioz (4), Mujika (3), Murua eta Senperena. Errezil: M.Labaka, Rueda eta Otaegi.

Txalburuk taldeak puntu bat nahikoa du liga lehiatuko den multzoan sartzeko, eta Errezilek, aldiz, kopa jokatu beharko du. Emaitzak dena erakusten du.


LAGUNARTEKOA:

GAEL 6 BETELU 8

GAEL: Malkorra, Errasti, Balerdi, Zeberio eta Leunda-hasierako bostekoa-, Luloaga, Beitia, Urtxipia, A.Arrillaga, eta O.Arrillaga.

BETELU: Iriarte, Garmendia, Aranburu, Rekalde eta Saralegi-hasierako bostekoa-, Aranburu, Buldain, Garmendia, Goñi, Zubillaga eta Segurola.

GOLAK: Gael: Zeberio (4) eta O.Arrillaga (2). Betelu: Rekalde (3), Garmendia (2), Aranburu (2) eta Saralegi.

Lagunarteko partida jokatu dute Orexan, eta Beteluk irabazi du, bi zati ezberdin izan dituen neurketa. Aurrenekoan, Gael oso gaizki artitu da atzean, oso gaizki kokatuta, eta Beteluk nahi bezala eraman du neurketa. Bigarrengoan Galekoak hobeto kokatu dira, eta horrekin  norgehiagoka berdintzetik oso gertu ibili dira.



ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 7 IGELDO 4

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Azkarai eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Ruiz eta Aldalur.

IGELDO: Camarero, Oiartzabal, Aizpurua, Lopez eta Amezua-hasierako bostekoa-, Gomez, Ezkurdia eta Rouget.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (5) eta Zugasti (2). Igeldo: Aizpurua (2), Oiartzabal eta Amezua.

Bidania-Goiatzek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Igeldoren aurka. Etxekoak gehiago izan ziren, eta Igeldok nabaritu egin zituen bajak.

BIDANIA-GOIATZ

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 12 LEABURU 6

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Zunzunegi, Balerdi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, I.Olano, Toledo eta Leunda.

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, A.Arrospide, E.Arrospide eta Bensi-hasierako bostekoa-, Iraeta eta. Zubia.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: I.Olano (3), Balerdi (3), Iztueta (3), Toledo (2) eta U.Olano. Leaburu: E.Arrospide (2), A.Arrospide, Bensi eta bere atean U.Olanok eta Balerdik.

Ikaztegieta-Baliarrainek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, bigarren postuan dagoen Txalburuki lau puntu kenduta. Leaburu primeran hasi da, 0-1 eta 1-3 aurretik izan baita, baina atsedenertako etxekoek buelta eman, eta 6-3 iritsi dira. Bigarren zatian liderrak partida kontrolpean izan du.


TXALBURUK 6 IKAZTEGIETA 3

TXALBURUK: E. Gorostidi, Murua, Mujika, Altuna eta Seoane-hasierako bostekoa-, Kaminos, M.Altuna, Areizaga eta Mañoso.

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Benavente, Larrañaga eta Arruabarrena-hasierako bostekoa-, Uria eta Castaño.

GOLAK: Txalburuk: Murua (5) eta Mujika. Ikaztegieta: Larrañaga (2) eta Irastortza.

Txalburuk taldeak sendotu egin du bigarren postua Ikaztegieta mendean hartuta. Partida polita eskeini dute, baina azkenean hiru puntuak etxean geratu dira.

BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 4 IGELDO 6

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Dorronsoro, Aramendi eta Amundarain.

IGELDO: Amezua, Aisa, Galarraga, Rouget, Agirre, Aizpurua, Senperena eta Dorronsoro.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro (3) eta Amundarain. Igeldo: Aizpurua (2), Senperena (2) eta Dorronsoro (2).

Igeldok sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, jokatutako partida guztiak irabazita. Bidanian jokatutako partida polita izan zen, baina puntuek Igeldorako bidea hartu zuten.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2 LEABURU 8

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Zunzunegi, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

LEABURU: U.Iraeta, Garcia, Larreta, Calle, Ugartemendia, Arrospide, Orbegozo eta M.Iraeta.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta eta Zunzunegi. Leaburu: Garcia (5), Calle, Ugartemendia eta Orbegozo.

Bi zati ezberdin izan dituen neurketa izan da. Lehen zatia orekatua izan da, eta etxekoak izan dira aurretik jarri direnak, baina bigarren zatian dena aldatu da, eta kanpotarrak nagusi izan dira.


TXALBURUK 13 ALTZO 4

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, U. Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Etxeberria, Ireastortza, Murua eta J.Garmendia.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Irastortza (4), Agirrezabala (3) Kaminos (2), U.Garmendia (2) eta Murua (2). Altzo: H.Murua (4).

Txalburukek eraman ditu hiru puntuak, partida entretenigarri baten ostean. Irastortza eta Murua izan dira protagonistak, bakoitzak launa gol sartuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina