2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

Hastera doa Kopa!

Liga amaituta, hastera doa Kopa,ostiral honetan hasi eta apirilaren 12an amaituko baita. Egun horretan egingo dira baita ere ligako sari banaketak ere, leku berean jokatuko baitira Kopa guztietako finalak. Lekua oraindik zehazteko dago. Infantil-kadete mailan lau talde dira, eta finalerdiak jokatuko dira. Bi partida jokatzeko hiru asteburu dituztenez, partida bat jokatuko da asteburu honetan, ostiral honetan 20.45ean Bidanian neurtuko baitira Bidania-Goiatz eta  Lizartza-Orexa.

Alebinetan bi maila egin dira, eta horrela bietan hasiko da jardunaldia asteburu honetan. A Kopan, bost talde arituko dira, eta eta bi multzotan banatuta. Bat bikoa izango da, beraz kanporaketa izango da eta bestea hirukoa, itzuli bateko ligaska eginez. Bikoen multzoan, Bidania-Goiatzek eta Lizartza-Orexak joaneko partida jokatuko dute ostiralean, 19.45etan Bidaniko pilotalekuan. Hirukoen multzoan, berriz, ligaska hasiko da ostiralean 19.15etan Leaburun, bertako taldea eta Txalburuk neurtuko baitira. Ikaztegieta da multzo honetako bestea. B Kopan hiru talde arituko dira, eta igandean, 12.00etan, Igeldo eta Lizartza-Orexa B neurtuko dira.
Benjaminen A Kopan, hiru talde arituko dira, eta ligaska igandean, 11.0etan hasiko da Igeldon, bertako lehen taldea eta Txalburuk lehiatuko dira han. Bidania-Goiatz da Kopa hau jokatuko duen hirugarrena. B Kopan lau taldek jokatuko dute, eta finalerdietako bi neurketak asteburu honetan jokatuko dira. Bata ostiralean 18.30ean Leaburu eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. Bestea, datorren asteartean jokatuko dute 17.30ean Igeldon, bertako bigarren taldearen eta Lizartza-Orexaren artean..
 



 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina