2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna


Bigarren jardunaldia

Futwalleko Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, nahiz eta partida bakarra izango den. Orexaren eta Ikaztegietaren artekoa, datorren astean zehar jokatuko da, Leaburuk eta Orexak, aurreneko jardunaldian atzeratu zutena, jokatuko den bezalaxe. Jokatuko dena, larunbatean 18.30ean izango da Ikaztegietan, eta han Ilaunpe eta Leaburu lehiatuko dira. Azken honentzat lehen partida izango da, eta aurrenekoentzat, bigarrena. Ilaunpek lehen partida galdu egin zuen Ikaztegietarekin 2-1, baina galdu arren irabazleak baino tanto gehiago egin zituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina