2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna

Areto futbolean, lagunarteko partidak

Liga amaitu eta Kopa hasteko aste bat falta denean, lagunarteko partida batzuk jokatuko dira ostiral honetan, talde berri batzuk ere atera baitira. Horrela, Ikaztegietako pilotalekuan, 17.30ean hasita, hiru norgehiagoka izango dira. Hasteko, Liga irabazi zuen Ikaztegietako alebinen taldeak, Lizartza-Orexaren aurka jokatuko du. Ondoren, benjamín mailako partida izango da. Sortu berria den Baliarrain-Ikaztegieta, Lizartza-Orexaren aurka arituko da, eta azkenik, berriro ere alebinetan, Ikaztegieta-Baliarrainek, sortu berria den Lizartza-Orexa B taldearen aurka jokatuko du, izan ere Lizartza-Orexak alebinetan jende asko du, eta bitan banatuko du Ligan aritu den taldea. Batek A Kopa jokatuko du datorren astetik aurrera, eta bigarrenak B Kopa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina