2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

TXAPELDUNAK:

Amaitu da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga bai areto futboleko hiru mailetan, eta baita futwalleko Buruz Burukoan ere. Orain, datorren astean alebinen mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da, eta ondoren Kopari utziko dio tartea, hiru mailetan. Horren amaieran mikrofutsaleko alebinen hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Futwallean, berriz, binakakoa izango da orain jokatuko dena.

Futwallean Leaburu A taldeko Anixeto Ugartemendia izan da txapelduna, jokatutako partida guztiak irabazita.


Areto futbolean, Ikaztegieta izan da txapeldun infantil-kadete mailan. Maila honetan parte hartu duten talde guztiak izan dira mistoak.

Alebinetan, aldiz, talde guztiak ez dira  mistoak izan. Txapelketa beraz gain, lehen talde mistoak ere eramango du saria, eta biak Ikaztegietak irabazi ditu.
Benjaminetan ere talde guztiak ez dira izan mistoak, beraz hemen ere lehen talde mistoak saria izango du. Abaltzisketako Txalburuk izan da txapelduna, eta Igeldo, berriz, lehen talde mistoa.
 
 
 
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina