2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

LAGUNARTEKO PARTIDETAKO KRONIKAK:

BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2 LIZARTZA-OREXA 5

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: A.Irastortza, I.Olano, S.Irastortza, Uria, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako seikoa-, Artola, Darius, Olaberria, E.Olano, Tobar eta Urkiola.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi eta Malkorra-hasierako seikoa-, Lasa eta Errasti.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztergieta: I.Olano (2). Lizartza-Orexa: Arrillaga (4) eta Malkorra.

Baliarrain-Ikaztegietak ezin izan du bere lehen partida irabazi. Talde oso berria da, eta eskarmentu falta hori asko nabaritu du. Kanpokoak gehiago izan dira, eta ongi merezita irabazi dute, nahiz eta lehen gola lortzea dezente kosta izan zien.
 



ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 1 LIZARTZA-OREXA B 1

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Iztueta, Artola, U.Olano eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, LarraƱaga, I.Olano, CastaƱo eta Zunzunegi.

LIZARTZA-OREXA B: Hurtado, Goikoetxeandia, Juan, Balerdi eta Beitia-hasierako bostekoa-, Azpiroz, Agirre eta Goikoetxea.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano. Lizartza-Orexa B: Balerdi.

Berdinean amaitu dute Ikaztegietaren eta Lizartzaren bigarren taldeek. Kanpokoak aurreratu dira markagailuan, lehen zatia hutsean amaitu arren. Gero, ordea, etxekoek berdindu egin dute, eta azken minutuetan bi baloi zutoinera ere bidali dituzte, baina markagailua ez da gehiago mugitu.


IKAZTEGIETA 1 LIZARTZA-OREXA 5

IKAZTEGIETA: Arin, Mozo, Uria, Arruabarrena eta Parra-hasierako bostekoa-, Leunda, Irastortza eta Benavente.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zeberio, Zubeldia eta Sorozabal-hasierako bostekoa- eta Lasa.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza. Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Zeberio eta Sorozabal.

Lizartza-Orexak adi egoteko abisua pasa dio Ikaztegietari, Ligako txapeldunari. Gehiegizko konfiantzak ez dira bide lagun onak izaten, eta horixe gertatu zaio etxeko taldeari. Lagunarteko partida honetan kanpoko taldea askoz ere gehiago izan da hasieratik bukaerara, eta ongi merezitako garaipena lortu du.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina