2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala


Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da

Alebinetan, mikrofutsdaleko bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan Itsasondoko pìlotalekuan, 11.00etan hasita. GAEL Elkarteak, txapelketa honetako partidak aurten lehiatzen ari ez diren herri txikietan jokatu nahi izan ditu, egiten ari dena herri horietan erakusteko. Horrela, lehen jardunaldia Ezkio-Itsason jokatu zen, eta bigarrena Itsasondon izango da. Maiatzean jokatuko da hirugarrena, baina oraindik ez dago lekua zehaztuta. Pasa den asteazkenean egin ziren lehen faseko multzoen zozketak, eta honela geratu ziren:

A multzoa: Gael, Baliarrain-Ikaztegieta, Txalburuk eta Ikaztegieta A

B multzoa: Lizartza-Orexa B, Ikaztegieta B, Lizartza-Orexa A eta Ikaztegieta C

C multzoa: Baliarrain, Lizartza neskak eta Bidania-Goiatz A

D multzoa: Bidania-Goiatz B, Bidania-Goiatz C eta Leaburu

Bigarren fasean, berriz,
postuak zehaztuko dira. Horrela, bakoitzeko lehen sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute, lehen lau postuak erabakitzeko, bigarrengoek, bosgarrengotik zortzigarrengoa erabakitzeko eta horrela azkenekoa erabaki arte. Lehen jardunaldiaren ostean, Lizartza-Orexa B doa lehen postuan, 15 punturekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina